Berriak

IKEIk aholkulari tekniko gisa parte hartu duen Eibarko ETEen Planaren bigarren edizioaren balorazio altua

Programa, lehiakortasuna hobetzeko plan bat zehaztu eta gauzatzen bideratzeko, laguntza espezializatua zein banakakoa ematera zuzendua dago. Bertan Eibarko 14 industria-enpresak parte hartu dute.

Ekimena Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza arloak sustatu du, eta 2020an garatu zen. Hasteko, enpresa parte-hartzaile bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egin zen, eta, horri esker, enpresa bakoitzaren hobekuntza-arlo potentzialak eta hazteko gaitasuna hauteman ahal izan ziren, ondoren banakako ekintza-planak definitu eta abian jartzeko. 

Era berean, Covid- 19k sortutako krisiaren ondorioz, parte hartu zuten zenbait enpresetan hasieran aurreikusitako lan-metodologia egokitu behar izan zen, epe labur eta ertainean pandemiak negozioan zuen eragina arintzeko eta, horrela, egoera hori gainditu ondoren jardueraren jarraipena ziurtatzeko. 

Enpresek oso positiboki baloratu dute programan parte hartu izana, bai programaren erabilgarritasunari dagokionez, bai lortutako emaitzei dagokionez. Era berean, enpresetan parte hartu duten IKEIko aholkularien dedikazioa eta profesionaltasuna azpimarratu dute.

1 - 24 elementuak ikusgai 450etik