Berriak

Bidasoa Bizirik agentziak IKEI-ren laguntza teknikoa jaso du eskualdeko garapen ekonomikoaren inguruko plan estrategikoa zehazterako garaian

Bidasoa Bizirik, Bidasoa Eskualdeko garapen ekonomikorako agentziak, Irun eta Hondarribiako Udalek integraturikoak, hurrengo urteetarako eskualdeko Garapen Ekonomikorako Plan Estrategiko berria aurkeztu du.

Planaren helburua eskualdearen jokaeraren nondik norakoak ezartzea da garapen ekonomikoaren alorrean eta baita agentziarentzat lehentasunezko esku-hartze eremuak ezartzea ere, Bidasoako eskualdean sortzen joan behar diren baldintzak identifikatuz bere garapen eta oparotasunerako.

Plan Estrategikoak lau jarduera-lerro nagusi zehazten ditu: egungo ehun-ekonomikoaren lehiakortasunaren hobekuntza, jarduera ekonomiko berriaren erakargarritasuna eta sorkuntza, eskualdeko kanpo-posizionamenduaren hobekuntza eta lan-merkatutik baztertuta dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideraturiko laguntza.

Garapen Ekonomikoko Plan Estrategikoa definitzeko prozesuan zehar, IKEI-k buruturiko lana ondorengo esparrutan oinarritu da: eskualdeko egoera ekonomikoaren inguruko diagnostikoaren lanketa, intereseko sektoreen lehiakortasun esparruaren analisia, eta baita kontrasteko jarduera partizipatibo desberdinen ospakizuna eta proposamenen bilaketa ere. Ildo honetatik jarraiki, hausnarketa-talde anitz antolatu dira, 80 bat pertsonek osatuak ordezkari publiko eta pribatu, eta Agentziako pertsonal teknikoaren artean, guztiak jakitun izanik, eskualdeko enpresa-ehunaren, eta baita enpleguaren eta formakuntzaren alorrean dauden beharren inguruan ere. Planaren dokumentuak jasotzen du, gainera, azpiegitura, ekimen eta sare guztien arteko harremana, zeinak eskualdeko inguru ekonomiko hiritarra eratzen duen, eta etorkizuneko estrategia eratzeko oinarriak ezartzen dituen.

Informazio gehiago:
Bidasoa Activan berria
El Diario Vascon berria
Noticias de Gipuzkoan berria

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik