Berriak

“Born Globals”: nazioartetzearen bila

IKEIk “Born globals and their value chains” txostena landu du,non “born globals” izeneko enpresek beren nazioarteko balio kateak, nola ezartzen eta kudeatzen dituzten aztertzen den, baita PYME-en nazioartetzerako herrialde desberdinetan existitzen diren laguntza motak eta neurri publikoak ere.

“Born globals” izeneko enpresak, enpresa gazte, berritzaile eta hazkundera bideratutako enpresak bezela definitzen dira, beren kontaktu sarea ezartzeko gaitasun handiarekin. Hala ere, informazio gutxi dago nazioartetze prozesuen motibazio eta erronka, beren balio kate globalen kudeaketa, edo beren emaitzetan nazioarteko lankidetzak duen eraginaren inguruan. EBk beren estrategietan printzipio gakoetako bat dela dio nazioartetzea. Era berean, manufaktura ETE-ak EB-28ko ekonomiarako eragile gakotzat kontsideratzen dira, eta balio katea globaletan izaten ari den eraginak, nazioarte mailan bere hazkundea azkartu du. Hala ere, aipatutako europear estrategien efizientzia, politika nazional eta eskualdeko laguntzarekin, oraindik ezagutu gabeko eremua da, orokorrean ebaluaketa eta jarraipen mekanismoen faltagatik.

Zentzu horretan, Eurofound-en azken txostenak, “Born globals and their value chains”(“Born global” eta bere balio kateak), 7 born global enpresa eta beraien balio kateak aztertzen ditu, baita 16 herrialdeetan, europear edo ez europear, garatutako 28 laguntza neurriak ere. Txostena, laguntza neurri europear eta nazionalenekin amaitzen da, bertan aukera zabala eskaintzen da, helburu eta nazioartetzerako laguntza motekin. Gainera, politika hauek  beren efektitibitatea eta inpaktua nola hobetu dezaketen aztertzen du, born-global enpresen beharren kobertura hobeago bat bermatuz eta beren nazioartetzea lagunduz.

Zehazki, ikerlana 2016-2018 epean burutu zen, “The Future of Manufacturing” (FOME) proiektuaren parte izanik, Europear Parlamentuak proposatua eta Europear Batzordeak Eurofound-i agindua. Proiektua, IKEIren bitartez landua izan da, Small Business Research Centre (SBRC) Kingston-go unibertsitatearekin (Erresuma Batua) patzuergoan, eta hemen deskarga daiteke(Eurofound webgunetik): www.eurofound.europa.eu

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik