Berriak

IKEIren bigarren Ateneo topaketa ospatua

ATENEO IKEIren bigarren topaketak Donostiako Londres eta ingalaterrako hotelean leku hartu zuen pasa den azaroaren 8an, bezero eta lagun talde oparoa bertaratu zirelarik.

Oraingo honetan, Pablo Ruiz Correa, LIBERBANKeko berrikuntza digitaleko buruzagiarekin esperientziak partekatzeko parada izan genuen. Londresetik ibilbide luzea egin ostean, JP Morgan eta Santanderren, orain LIBERBANKen, betiere berrikuntza digitalera loturik, sektoreko garapen teknologikoen aktore eta lekuko bilakatu dute. Esperientzia zabal honetatik, uinbertsitate mundura ere gerturatu da, gai honi loturiko ikastaroak diseinatu eta zuzendu dituelarik.

Lehen aurrezki kartilletatik hasi, eta gaur egungo bide transakzional sofistikatuetaraino, berrikuntza nabarmenena izan duen sektoreetako bat da bankuarena. Ezaugarri batekin, hauek abian jartzean, ezin dira akatsak onartu, hauek oso garesti ordaintzen baitira.

Alor honetan, Pablo-k bere esperientziak partekatu zituen gurekin, eta eskainitako denbora asko eskertzen diogu.

Hurrengo ATENEOrako iada lanean ari gara.

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik