Berriak

Lehiakortasuna eta garapen-ekonomikoa: nagusiagoak diren pertsonen garrantzia

Gizartearen zaharkitzeak arlo askotan eragiten du, baina gehien nabarmentzen direnak babes-sistemen eta eremu soziosanitarioen jasangarritasuna dira. Halaber, enpresek euren kontratazio erritmoa berreskuratzen duten heinean, berriz ere talentua biltzeko erronka azaleratzen da lehentasunezko kezka moduan, ordezkapenen hazkuntzak ekartzen duen kontratazio berrien beharra dela eta.

Gauza da, zeinen zaharkituak daude gipuzkoar enpresak? eta, egoera honek zer nolako eragina du enpresetan pertsonek duten kudeketa partizipatiboan? IKEI-k zenbait urte daramatza arlo hauetan lanean, bereziki Gipuzkoan eta Foru Aldundiaren laguntzarekin.

55 urte eta gehiagoko pertsonak Gipuzkoako afiliazio osoaren gain (%)

 

IKEI-k eginiko ikerketatik eratorritako informazioak erakusten du Gipuzkoan afiliatuta dauden (erregimen orokorrean) pertsonen %17ak 55 eta 64 urte bitarte dituela eta, 2013 eta 2017 artean, ratio hau ehuneko bi puntutan handitu dela. Horrez gain, nabarmentzekoa da %14ak 50 eta 54 urte artean dituela.

Zein da zaharkitze nabarmen honek duen eragina? Bost urteren buruan, Gipuzkoako enpleguaren %19ak 55 urte baino gehiago izango ditu eta 45.000 pertsona baino gehiago izango dira.

Gipuzkoan lan egiten duten pertsonen adinari loturiko adierazleak

 

Argi dago ibilbide profesional zabaleko (35 urte baino gehiago) kolektibo bat izango dela, ezagutza eta esperientzia handikoa, baina baita nekea eta motibazio falta izango duena ere. Hori dela eta, 50 urte eta gehiagoko pertsonen %57a erretiratu egingo litzake –eskaintzen zaion momentuan- egungo eta etorkizuneko diru-sarrerak babestuz. Gainera, hiru langile seniorretatik bik bere lan-baldintzak aldatuko lituzke erretiro-aurreko epealdian eta heren batek bere jardunaldia murriztuko luke.

Erantzun hauek adinaren kudeaketa (bakarra) lan-merkatutik ateratzea (itunak, errelebo-kontratuak, aurre-jubilazioak,…) izan den gizarte-ingurunetik eratortzen dira, zeinak epe laburrean ez duen litekeena ematen, izan ere, beste arrazoi batzuengatik lan-bizitza osorik betetzea gailentzen da, legezko adinera arte.

Pertsona hauek gipuzkoar enpresetan lan egiten dute, izan ere, enpresen heren batek- autoenplegua eta tamaina txikiko enpresak kenduz- %20 baino handiagoa den senior pertsonen ratio dute.

Nola egiten zaio aurre adinaren kudeaketari? Hasteko, badirudi gaur egun diagnostikoa falta dela (zenbat pertsona, zein lanpostutan, nola eragiten duen, zer nolako birjarpen beharra dagoen…), urtero gertatzen diren irteera-egoerak sortu ahala konpontzea baino. Soilik hiru enpresetatik batek dauka egoera hori planifikatzen duen protokolo espezifiko bat. Enpresa aurreratuetan eta partizipatiboetan “adin” kolektibo baten pisua eta bere agerikotasuna hartu beharko litzake kontuan: gaur egun, nekez ikus daiteke adinaren kudeaketaren presentzia lan-osasuna, formakuntza, birgaitzeko beharrak, ibilbide profesionalaren kudeaketa edo kapitaleko partaidetza (nola aurre egin irteerei edo sarrerak sustatu?) bezalako arloetan. Alderdi guzti hauek zuzenean eragiten dute proiektu enpresarialaren lehiakortasunean, zuzeneko eragina baitute motibazioan, inplikazioan eta eguneroko jardueran, eta hortaz, eragina handiagoa da pertsonak gako diren enpresa-ereduetan.

IKEI-k landuriko jarduera-lerro honek – Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Sailaren laguntzarekin- Gipuzkoako enpresen errealitatearen zuzeneko ezagutza oinarri bat eratzea ahalbidetu du eta elkarlanerako eremu bat sortu du pertsonen partaidetzara bideraturiko neurrien diagnostikoan eta ezarpenean, proiektu enpresarial bakoitzera hobekien egokitzen den kudeaketa sistema sortzeko helburuarekin.

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik