Berriak

EHUko Gizarte Kontseiluak gizarteari kontuak emateko adierazleen sistemaren 2020ko edizioa aurkeztu du

IKEIren lankidetzarekin egindako txostenak unibertsitate-errealitatearen panoramika eskaintzen du, EHUren jardueraren adierazleen eta emaitzen hautaketa oinarri hartuta, eta egungo egoera eta bilakaera aztertuz, Estatuko beste unibertsitate publiko presentzial batzuekin alderatuta.

Txostenaren oinarria 20 adierazlez osatutako multzo bat da, honako kategoria hauetan kokatzen direnak:

  1. Finantzaketa eta gastuak: baliabideen eta gastuen gaineko ratio agregatuen araberako posizionamendua
  2. Sarketa-maila: ikasle-kopurua eta estaldura-tasa
  3. Prestakuntza: lortutako emaitzak eta prestakuntza-prozesuaren eraginkortasuna
  4. Inguruneko beharretara egokitzea: prestakuntzaren erabilgarritasuna, laneratzea, enplegua lortzea
  5. I+G+b ikerketa: ikerketaren intentsitatea eta kalitatea eta enpresarekin interrelazioa
  6. Nazioartekotzea: ikasleen mugikortasuna eta erakarpena
  7. Prestigioa: kalitatea/bikaintasuna aipatzen duten programak
  8. Hizkuntza-normalizazioa: euskarazko kredituen eskaintza
  9. Gizarte-erantzukizuna: aukera-berdintasuna genero-ikuspegitik 

2020ko azterlanak (2018-19 ikasturteko informazioa jasotzen du, eta aurreko urtekoarekin eta serie historikoarekin alderatzen du) adierazten du Unibertsitate publikoak hobetu egin duela aztertutako 20 adierazleetatik 13tan. Adibidez, "Inguruneko beharretara egokitzea" eremuan, txostenak berritasun gisa jasotzen du 2014an ikasketak amaitu eta lau urtera EHUko graduatuen Gizarte Segurantzako afiliazio-tasaren eta laneko altaren adierazlea. Adierazle honetan lortu den emaitzak, urtetik urtera handituz doana, adierazten du kolektibo horren % 78,9 alta emanda dagoela 2018an. Ehuneko hori % 71,6koa da Estatuko unibertsitate publiko multzoarentzat.

1 - 24 elementuak ikusgai 436etik