Berriak

IKEIk European Agency for Safety and Health at Work-rako (EU-OSHA) egindako azterlana: laneko aniztasuna eta lan osasuna

Muskulu-hezurretako nahasmenduak lan-osasuneko arazo ohikoenetako bat dira Europan, eta ondorio garrantzitsuak dituzte langileentzat, enpresentzat eta, oro har, gizartearentzat.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) eskatuta, IKEIk egindako azterlan honek aztertzen du Europako eskulanaren aniztasun gero eta handiagoa zein neurritan lotzen den lan-baldintza txarren eta osasunarekin lotutako arazoen eraginpean egotearekin (arreta berezia jarriz muskulu-hezurretako nahasmenduei). 

Zehazki, azterlanak hiru langile-talde espezifikotan jartzen du arreta, hau da, emakume langileetan, langile inmigranteetan eta LGTBI langileetan. Langile horiek aukera handiagoa dute lan-baldintza okerragoekin lotutako okupazio eta sektoreetan lan egiteko, bai eta lan-arriskuetara esposizio handiagoa izateko (bai arrisku fisikoak, bai antolamendukoak eta psikosozialak). 

Horretarako, azterlana gaiari buruz lehendik dagoen informazioaren berrikuspen eta analisi zabal batean oinarritu da (funtsean, nazioarteko literatura zientifikoa eta eskura dauden estatistika ofizialen analisia). Horrez gain, gai horretan nazioarteko adituekin egindako elkarrizketen bidez eta aztertutako kolektiboetako kideekin egindako focus groups elkarrizketen bidez lortutako lehen mailako informazioarekin osatu da. 

1 - 24 elementuak ikusgai 450etik