Berriak

Lanbide heziketa dualaren finantzaketa Europar Batasunean (azterketa Cedefop-entzat)

Nazioarteko partner desberdinen elkarlanarekin, IKEI-k duela gutxi azterketa bat burutu du Lanbide Heziketaren Garapenerako Europako Agentziarentzat (Cedefop), gaur egun Europan LH duala finantzatzeko dauden ereduak identifikatu eta horri buruzko gomendioak gauzatzeko helburuarekin.

Azterketa honen helburuak, 2018ko martxoan amaitua CEDEFOP-entzat, hiru multzo handitan laburtu daitezke:

  1. Lehenik eta behin, izatedun diren lanbide heziketa dualen ekimen desberdinak identifikatzea Europar Batasuneko herrialdeetan eta bere finantzaketaren inguruko informazio zehatza jasotzea (zein, nola, zer, erabilitako tresnak, etab).
  2. Bigarrenik, datu base bat garatzea modu zehatzean jasotzen duena identifikatutako informazio guztia.
  3. Azkenik, europar herrialde desberdinetan finantzatzeko dauden modu ezberdinak elkarren artean alderatzea eta finantzaketa “eredu” tipologia bat garatzea, modu desberdinen artean ikusiriko desberdintasunetan eta antzekotasunetan oinarriturikoa. 

Zehazki, azterketak elementu desberdinak aztertzen ditu, besteak beste, identifikatutako heziketa dual ekimen bakoitzean dauden aurrekontu publiko eta pribatuak, izatedun diren finantzaketa iturri publiko eta pribatu nagusiak (Europako Funtsen egitekoa barne lanbide heziketa dualeko ekimen hauen finantzaketan) edo finantzatzen diren elementuak (soldatak eta laguntza monetarioak ikasleei, gizarte segurantza, enpresen eta ikasleen pean eroritako bestelako gastuak). 

Gainera, azterketak egungo heziketa dual ekimen hauek finantzatzeko erabilitako finantza-tresna nagusietan sakontzen du. Zehazki, azterketak tresna anitz identifikatu ditu, hau da, pizgarri fiskalak, enpresei zuzenduriko laguntzak eta diru-laguntzak, banakoei zuzenduriko laguntzak eta diru-laguntzak, heziketa funts deitzen direnak (nazionalak zein eskualdekoak eta sektoreko izaera dutenak ere), heziketa maileguak, ordaindutako heziketa baimenak edo banakako heziketa kontuak, bestelako tresnez gain. Tresna hauetariko bakoitza xehetasun handiz aztertua izan da, bakoitzari loturiko puntu sendo eta ahul nagusiak identifikatu direlarik.

Guztira, heziketa dualeko 31 ekimen aztertu dira Europar Batasuneko 22 herrialde desberdinetan garatutakoak. Azterketa 2018 urtearen bigarren zatian argitaratua izatea espero da. IKEI Research and Consultancy azterketaren talde koordinatzailearen eta idazlearen zati izan zen, beste enpresa austriar eta beste lituaniar batekin batera.

 

Informazio gehiago:
www.cedefop.europa.eu

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik