Berriak

CABO NORTE Taldeak sarrera eman dio bere kapitalean visir hf islandiar enpresari

CABO NORTE taldeak, egoitza soziala Tarragonan duenak, sarrera eman dio bere kapitalean, kapital zabalkuntza baten bitartez, VISIR, HF islandiar enpresari.

CABO NORTE taldeak, lehengo Alfonso Romero, ibilbide luzea du merkatuan, ehun urtetik gorakoa, eta CABO NORTE 2014 S.A, BACALAOS AZKUENE eta SALADITOS, enpresek osatzen dute. Bere jarduera nagusia arrain gazituaren, freskoaren eta izoztuaren eraldaketa eta merkaturatzea da, bereziki bakailuarena, eta baita prestatutako jakiena ere, bere denda propioen bitartez. Bere hastapenetik, hazkuntza eta garapen iraunkorra izan du, hobekuntza jarraiaren eta bere produktuen kalitatearen alde eginez eta kontsumitzaileei artikulu onena eskaintzea bilatuz. Taldeak gaur egun  17 Milioi Euro baino gehiago fakturatzen ditu.

VISIR HF, bestalde, Islandiako arrantza- eta eraldaketa–enpresa garrantzitsuenetariko bat da, berrogeita hamar urtetik gorako esperientziarekin, eta, aldi berean, abangoardista, soilik tretaontziekin lan egiten baitu. Arraina prozesatzeko zenbait planta ditu, puntako teknologiarekin, eta Grindavik-en kokatzen dira, herrialdeko arrantza-udalerri aktiboenetarikoan. Visir-ek premium produktu-sorta zabal bat merkaturatzen du, maila oso altuko lehengaiekin eginikoak, eta mundu guztiko bezeroei banatzen dizkie.

Eragiketa hau, joan den ekainaren 26an gauzatua, IKEI eta Garrigues enpresek kudeatu zuten.

CABO NORTE Taldeak, eragiketa honen ondoren eta VISIR-en babesarekin, bakailuaren eta kalitate altuko beste espezieen hornikuntza bermatzea lortu du, eta merkatuan duen posizioa indartzen jarraituko du, bere proiektu enpresariala garatzeko bidean erronka berriei aurre eginez.

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik