Berriak

Ibermatica-k IDS Informatika Ingeniaritza Industriala integratu du

IDS enpresa Informatika Ingeniaritza Industriala S.A., egoitza soziala Euskal Herrian duena, IBERMATICA-rekin integratu da kapital sozialeko partaidetzaren %50a eskuratzeko buruturiko eragiketa baten bitartez. Eragiketa hau, joan den martxoaren 23an gauzatu zena, IKEI Corporate Finance-en aholkularitzaren bidez burutu zen.

IDS Industrialek 25 urteko esperientzia du proiektu desberdinen diseinuan eta garapenean, zeinak ondorengo alorretakoak izaten diren: industria prozesuen automatizazioa, prozesuen berriztatze teknologikoa, erregulazio eta kontrol sistemak, industria-komunikazioa eta software Industriala. Gainera, MES enntte software-aren fabrikatzailea da (planta inteligenntte-a sortzeko diseinatua): biltegien optimizazioan  espezializaturiko moduluekin, barne-logistika, ekoizpena, kalitatea, mantenua eta trazabilitatea. Enpresa bakarretarikoa da, baliabide propioekin, konponbide integral bat eskaintzeko gai dena enpresa osoaren digitalizazio estrategia burutzeko, 3. mailatik (Hilabeteko Konponbidea) 0. mailara (esparruko elementuak) arte estaltzen duena.

Bestalde, Ibermatica TI zerbitzuak eskaintzen dituen mundu-mailako enpresa bat da, merkatuan jarduten daramalarik 1973. urtetik. Bere jarduera aholkularitza esparruan, azpiegituren zerbitzuan, informazio-sistemen integrazioan, outsourcing-ean eta enpresa-kudeaketarako konponbide integratuen ezarpenean zentratzen da.

Eragiketa honek, negozioaren garapen eta hazkunde hobeagoa ekarriko dio IDS enpresari, merkatuari gaitasun kopuru bat emanez eta enpresak orain arte eskaintzen dituen konponbideetan balio handiago bat emateko aukerarekin, enpresaren proiektuari eta garapenari sendotasuna emanez,  eta proiektu konplexuagoetarako sarbidearekin, osagai teknologiko aurreratuago eta tamaina handiagokoen bitartez.

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik