Berriak

Euskal kontsumitzaileen konfiantzaren hobekuntza garrantzitsua aztertu du IKEIk EITB Mediarentzat

2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko kontsumitzaileen konfiantza-indizea (Laboral Kutxa) nabarmen hobetu da, eta pandemiak iraun duen bitartean izan duten ezkortasunetik urrundu da.

-100etik (erabateko ezkortasuna) 100era (erabateko baikortasuna) bitarteko eskalan, covid-19ak sortutako krisiaren lau hiruhilekoetan, kontsumitzailearen konfiantza-indizea -30 puntura jaitsi zen. Gaur egun, osasun-egoera kontrolatuago dagoen heinean, EAEko kontsumitzaileek baikortasun pixka batekin aurre egiten diote urtearen bigarren zatiari (2 puntu). 

Susperraldi honen arrazoia da, ekonomiaren eta enpleguaren inguruko igurikimenen hobekuntza dela eta gertatu da, eta neurri txikiagoan, etxeko ekonomiaren bilakaerari eta aurrezteko gaitasunari buruzko igurikimenen hobekuntzagatik, euskal familien ustez hain ezkorrak izan ez diren alderdiak. 

Egoerak hoberantz egingo duela eta normaltasunerako bidean gaudela aurreikusten dute. Egoera positibo hau,  beraien kontsumo, aurrezpen eta inbertsio erabakietan antzemango da.  

IKEIko Lide Salvadorrek eta Nerea Zalduak EITB Mediako hainbat saiotan aztertu dituzte datu hauek berriki.

Euskaraz:

Erdaraz: 

1 - 24 elementuak ikusgai 472etik