Berriak

IKEI eskulan eskasiak bereziki eragindako sektoreetan, arazo hau murrizteko Europar Batasuneko jardunbide publiko onenak aztertzen ari da

Proiektu hau, Dublingo Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioaren enkarguz egiten ari da eta helburutzat dauka identifikatzea zein esku-hartze publiko mota diren eraginkorrenak gaur egun Europako sektore eta okupazio espezifikoetan dagoen eskulan eskasiari aurre egiteko, bereziki osasunaren eta laguntzaren sektorean, IKTen sektorean eta trantsizio digital eta berdearekin estuki lotutako sektore/okupazioetan.

Horretarako, IKEI Alemaniako Tavistock Institut Germany Institutuarekin (TIG) elkar lanean ari da EBko 27 herrialdeetan arlo horretan garatutako 30 politika publikoren azterketan, bereziki eraginkorrak izan direnak eskulan eskasiaren arazoari aurre egiteko, bai nazio mailan, bai eskualde edo toki mailan.

Proiektua 2022aren amaieran amaitzea aurreikusten da.

1 - 24 elementuak ikusgai 470etik