Berriak

IKEI, Bretxako merkatariak Arrandegi eraikin berrian birkokatzeko laguntzaile teknikoa

Espazioak banatzeko proiektu arkitektonikoa joan den abenduan onartu zen. Baina eragileen eta erakundeen artean obra konplexu bati modu bakar eta funtzionalean ekiteko modua adosteko beharrak eta haren finantzaketa ziurtatzeak, lanen epeak luzatu ditu. Gainera, pandemiak ere bere eragina izan du.

Azkenik, duela egun batzuk, Arrandegi eraikin berriko postuen behin betiko banaketa egin zen. Obrak 2022.ko hasieran amaitzea aurreikusten da. 

Harakinak, arrantzaleak eta merkatariak birkokatzeko irizpideak 5 izan dira guztira: garrantzi handiena eman zaion irizpidea metro linealena izan da. Ondoren antzinatasuna (urte kopurua postuan), enplegua (negozioan lan egiten duten pertsonak) eta azalera (postuaren m2) izan dira kontuan, baita negozioaren fatxada kopurua ere. 

Aurreko merkatuko postuak eraikin berrira lekualdatzeko eta banatzeko irizpideak zehazteko, beharrezkoa izan da egoeraren aldez aurreko azterketa egitea, bai eta etorkizunerako nahi diren irudia eta kokapena ere. Gainera, merkatu berriko plantaren diseinuaren ebaluazioari esker, postuak hobeto definitu ahal izan dira eskuragarri dagoen espazioan, bai eta horietako bakoitzean kokatzeko profil egokiena ere. 

Lortutako akordioari esker, merkatu tradizionala erabat eraldatuko duten lanekin aurrera egin ahal izango dugu, eta etorkizun zalantzagarri baten aurrean sektorea suspertzen lagunduko dutela espero dugu.

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik