Berriak

IKEIk bere lehenengo Berdintasun Plana garatu eta aurkeztu die langileei

Berdintasun-diagnostikoaren prozesua amaitu ondoren, enpresaren eta hura osatzen duten emakumeen eta gizonen errealitateari buruzko informazioa biltzeko asmoz, IKEIk bere lehen Berdintasun Plana garatu du. Plan hori 7 ardatz estrategikotan, 9 jarduera-lerrotan eta 19 ekintzatan gauzatzen da.

Aipatutako plan honek izaera estrategikoa du eta, indarraldian egongo den 4 urteetan zehar, Ikei-ren lan ildoak ezarrri nahi ditu. 

Berdintasun Plana tresna praktikoa izaten saiatuko da, erakundeak berdintasunaren arloan egiten duen jarduera bideratzeko, erakundearen parte diren pertsona guztien parte-hartzea bermatuz eta enpresa osatzen duten emakumeen eta gizonen beharretara eta interesetara egokitutako praktikak eta esku-hartzeak sustatuz (bai Ikei-ko langileenak baita bezero desberdineenak ere).

Duela egun batzuk, plana langile guztiei aurkeztu zitzaien, eta planteatutako iritziak eta iradokizunak jaso ziren, hausnartzeko eta hala erabaki ezkero, Planean txertatzeko. 

Topaketak balio izan zuen, halaber, Berdintasun Batzordeak laneko sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako politikari buruzko protokoloa aurkezteko, bai eta IKEIren Hizkuntza ez-sexista eta inklusiborako gida aurkezteko ere.

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik