Berriak

IKEI 23. kudeaketa aurreratuko europar-astean: Nextel, S.A. enpresaren kapitalean langileen sartzearen eta parte-hartzearen aurkezpena

Joan den azaroaren 3an Bilbon ospatu zen Kudeaketa Aurreratuko 23. Europar-Astearen irekiera-ekitaldia, programa zabal bati hasiera emanez alor honi loturik dauden saio desberdinekin eta ikuspuntu desberdinetatik: estrategia, bezeroak, pertsonak, berrikuntza eta gizartea.

Halaber, jardunaldi honek ere balio izan zuen Kudeaketa Aurreratuak duen garrantziaren inguruko hausnarketak elkarbanatzeko, euskal enpresen arrakasta esperientziak barneratuz, bere proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Innobideak estrategiaren esparruan garatu dituztenak.

Testuinguru honen barruan, NEXTEL S.A. enpresan berriki buruturiko eragiketa azaldu zen, non pertsonalari enpresaren kapitalean sartzeko aukera eman zaion. NEXTEL enpresak IKEI-ren aholkularitza jaso du prozesuaren diseinuan eta formalizazioan.

Jose Ramon Bazok (NEXTEL-eko Zuzendari Orokorra eta Presidentea) bere azalpenean esan bezala, “elkartea ez dago enpresan ezarri daitezkeen partaidetza ereduengandik urrun”. Horrela, azaldu du “bere sorreratik argi izan duela pertsonak direla aktibo garrantzitsuenak, lan-tresna, mekanismo eta dinamika desberdinak aztertu izan direlarik langileek kudeaketa alorrean parte hartzeko aukera izan dezaten (gomendioak eta ekimenak proposatuz, erabaki-hartzeetan ekarpenak eginez…), eta baita enpresaren emaitzen alorrean ere (banakako edota taldeko jarduerari loturiko ordainketen bitartez)”.

Ildo honetatik, enpresaren kapitalean langileen sarbidea ahalbidetzeak gura zen partaidetza eredua lortzea baimendu du, NEXTEL enpresaren proiektua indartuz eta baita hura osatzen duten pertsonen papera ere.

IKEI-ko taldeak jarraitutako metodologiari eta garatutako lanari esker, NEXTEL-eko langileak lehen aldiz bihurtu dira enpresako akziodunen zati eta etorkizunean burutu daitezkeen partaidetza prozesu berrietarako oinarriak ezarri dira. Bereziki, eragiketaren amaieraren ondoren, NEXTEL-eko langileen %60a enpresaren akziodunen zati izatera pasa da, guztira sozietatearen partaidetzaren %10a batzen dutelarik.

 

 * 1988an sortua, NEXTEL Ingeniaritza eta Aholkularitza IT enpresa bat da, telekomunikazio zerbitzuen kudeaketan eta informazio teknologietan espezializatua. Bere hastapenetatik, enpresa berritzailea izateak ezaugarritu du eta erreferentea da bere jarduera alorrean bereziki Euskal Herrian, non aitzindaria izan zen lehen euskal sare telematikoa abian jarriz.

Gaur egun, NEXTEL enpresa sendo bat da, IKT zerbitzu eta konponbide sorta zabal batekin, zeinak esparru publiko zein pribatuko bezeroei zuzendurik dauden. Era berean, estatu-mailako merkatu nagusietan jarduten du, bere nazioarteratzea hasi duelarik Mexikon ezarritako filial baten bitartez. 

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik