Berriak

IKEIk Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako SBDCS zentroen jardueren ebaluazioa egin du

Proiektuaren helburua izan da lau herrialde horietan SBDC eredua finkatzea eta sendotzea, bai eta Erdialdeko Amerikako Eskualde Sarea eta Dominikar Errepublikako Zentroen Sarea indartzea ere.

Otsailaren bukaeran, IKEIko lan talde bat Latinoamerikara joan zen El Salvadorren, Guatemalan, Hondurasen eta Dominikar Errepublikan dauden SBDC (Small Business Development Centers) zentroen jardueren ebaluazioa egitera. Proiektu hau, Garapenerako Banku Interamerikarrak (BID), bere Lehiakortasuneko, Teknologiako eta Berrikuntzako dibisioaren bitartez kontratatuko proiektu bat izan da, eta bere garaian hasierako faseaz eman genuen berri.

Mipymeei Laguntzeko Zentroen jarduna SBDC esku hartzeko metodologiaren arabera ebaluatzeaz gain, herrialdekako Ekintza Plan bat ere zehaztu zen, Erdialdeko Amerikako eskualdeko SBDC zentroak garatu eta hobetzeko.

Egindako lan-tailerretan parte hartu zutenak Garapenerako Amerikarteko Bankua (BID), Texasko Unibertsitatea, San Antonio (UTSA), Cenpromype, Mipymesei Laguntzeko Zentroen ardura duten 4 herrialdeetako erakunde nazionalak eta herrialde bakoitzeko zentroen ordezkaritza bat izan ziren, IKEIz gain. Bertan, aholkularitzaren emaitzak aurkeztu ziren, bai eta parte-hartzaileek egin zituzten ekarpen, iradokizun eta iritziei esker, definitutako Ekintza Planak kontrastatu, baloratu, osatu eta hobetu. 

Tailer emankor hauekin eta Ekintza Planen harrera bikainarekin, bukatutzat eman zen eskualdeko SBDC zentroen jarduera bultzatzeko balio izatea espero dugun proiektua.

 

1 - 24 elementuak ikusgai 429etik