Berriak

IKEI-k bere zerbitzu zorroan barneratu du aholkularitza juridiko eta fiskala

IKEI-k elkarrenganako konfiantzan oinarrituta eskaintzen ditu bere zuzendaritzako aholkularitza eta M&A zerbitzu profesionalak, eta data hauetatik aurrera, eskaintza osatzea lortu du zerbitzu-lerro berri bat abian jarriz, IKEI Legal & Tax.

Honen xedea aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatua eskaintzea da arlo juridiko eta fiskalean, eta bere buru izango da, Bazkide-Zuzendari gisa, Joanes Alkorta Amunarriz abokatua. Honi esker, IKEI-k, bere zerbitzu-zorroa osatzea lortu du, balio erantsi handiagoa eskainiz.

Aurrez aipaturiko zerbitzuek helburutzat izango dute, merkataritza izaerako gai desberdinez gain, eragiketa korporatiboen diseinua eta formalizazioa, gobernuko organoei emango zaien laguntza juridikoa, ondorengotza eta negozioaren jarraipenerako ereduak abian jartzea, eta baita familia-enpresei zein enpresaria den familiari emango zaien aholkularitza ere, bere problematika berezia dela medio.

Joanes Alkortak, bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du zerbitzu berriak barneratzen dituen arloetan, eta, era berean, baita elkarlan zuzenbidearen praktikan arazoei aurrea hartu eta hauek konpontzeko. Joanes Alkorta Elkarlan Zuzenbideko Euskadiko Elkarteko Presidenteordea da.

Zuen esanetara aurkitzen gara zerbitzu berri honen inguruan informazio zabalagoa nahi izango bazenute, zuen interesekoa izango dela uste baitugu. Halaber, aholkularitza juridiko eta fiskaleko zerbitzu-zorroaren inguruko informazioa ikusgarri duzu gure webgunean (www.ikei.es).

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik