Berriak

IKEI-k Ikei Photo Contest jaurti du, nazioarteko gizarte eta enpresa argazkigintza lehiaketa

Gure 40. urteurrenaren ospakizuna dela eta, gure historia propioari begirada bat bota diogu eta etapa luze honen salbuespenezko lekuko moduan ikusi gara. Eta hortik, testigantzatik, inspiratu gara izaera iraunkorreko gizarte eta enpresa argazki lehiaketa bat abian jartzeko: IKEI PHOTO CONTEST.

IKEI Research & Consultancy, S.A. 1977. urtetik darama bere inguruko errealitate sozialaren salbuespenezko lekuko eta eragile izaten, 2.500 proiektu baino gehiagotan parte hartu duelarik 600 bezero baino gehiagorekin batera 40 urte hauetan zehar.

- Bizitza gizartean: Kategoria honen objektua gizarteko bizitza erakustea da, bere termino zabalenean, non pertsona besteekin eta bere inguruarekin elkar-lotua agertzen den. 

- Bizitza enpresan: Kategoria honen objektua aurrekoaren zehazpen bat da. Enpresako bizitza jasotzean datza.

Gure eskerrik onena adierazi nahi diegu Nazioarteko Mendi, Natura eta Abentura Argazki Lehiaketa Memorial Maria Luisa antolatzen dutenei emandako laguntzagatik.  Zuek gabe, IKEI-tik hasiera eman diogun abentura berri hau ez litzateke posible izango. Eskerrik asko bihotzez.

Hemendik, gure bezeroak eta lagunak lehiaketan parte hartzera animatzen ditugu. Lehen edizio polita izango da ziurrenik.

Bizitza luzea IKEI Photo Contest-ari! 

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik