Berriak

IKEIk Zarautzen bakarrik bizi diren eta 75 urte edo gehiago dituzten pertsonen inguruko azterlana aurkeztu du

IKEIko lan-taldeak Zarautzen bakarrik erroldatutako eta 75 urte edo gehiago dituzten pertsonen inguruan egindako azterlana aurkeztu du.

Zarauzko Udalak, bere Gizarte Zerbitzuen bidez, 75 urte edo gehiago dituzten eta bakarrik bizi diren pertsonen egoera eta beharrak ezagutzeko, eta bere zerbitzu eta arreta baliabide eskaintza egokitzeko asmoarekin, laguntza eskatu dio IKEIri, horrelako ikerketa bat burutzeko eta hauskortasunaren dimentsioetan sakontzeko.

Proiektua egiteko, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa aukeratu da, Zarauzko 75 urte edo gehiago eta bakarrik bizi diren kolektiboaren ehuneko nabarmen baten parte-hartzeari, garrantzi berezia emanez. Nahiz eta 400 pertsonekin gutun bidez kontaktatu, azterlanaren berri emanez eta proiektuan parte hartzera gonbidatuz, guztira 285 elkarrizketa lortu dira.

Ondorio nagusien artean, biztanleriaren etengabeko zahartzea, nahiz eta Gipuzkoa eta Eskualde mailan baino motelagoa izan, adinekoen feminizazioa, eta bakarrik bizi diren 550 pertsonen zenbatzea, gehienbat Mendilauta eta Torreluzea auzuneetan kokatzen direnak.  

Gainera ikerketa honen bidez, Zarauzko adinekoen bizi kalitatea eta osasun egoera ona dela, eguneroko ohizko jarduerak egiteko gaitasuna dutela, familiakoekin eta inguru hurbilarekin harremanak dituztenak, eta animoz ondo daudela jakin izan dugu. Gehiengoak gainera, etxebizitza jabetzan duela dio, eta gastu orokorrei aurre egiteko gaitasuna dutela.

Zentzu honetan, hobetzeko 8 lan-esparru identifikatzen dira: KOMUNIKAZIOAREN HOBEKUNTZA, ETXEBIZITZAN KONTAKTUA AREAGOTZEA, ZAHARTZE AKTIBOAREN SUSTAPENA, BAKARDADEAREN PERTZEPZIOA MURRIZTU, TRAMITAZIO ETA KUDEAKETETAN LAGUNTZA ESKAINTZEA, POBREZIAREN AURKAKO EKINTZAK MARTXAN JARTZEA, ETA OSASUN EGOERAREKIN LOTUTAKO HAUSKORTASUN EGOEREN ANTZEMATE GOIZTIARRA ETA IRISGARRITASUNAREN HOBEKUNTZA.

Informazio gehiago: Diario Vasco - Zarauzko Hitza

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik