Berriak

IKEIk bat egiten du genero-indarkeriaren aurkako borrokarekin, "Frena dezagun kurba" leloarekin

IKEIko Berdintasun Batzordeak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du genero-indarkeriaren arloan, eta gizarte-gaitz horri buruz hausnartzeko deia egin du, "Frena dezagun kurba" leloarekin.

Gainera, IKEIk puntu lila txertatu du bere barne- eta kanpo-komunikazioetan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinboloa, gai honen inguruan duen sentsibilizazioa adierazteko asmoz. 

Bestalde, eta IKEIko 2020-2023 Berdintasun Planaren esparruan eta Berdintasun Batzordearen eskutik, enpresak aurrera egiten jarraitzen du planean adierazten diren ekintzak ezarriz.

Izan ere, gaur egun Batzordea 2020. urteari dagokion balantzea egiten ari da, hau da, Plana enpresan ezarri den lehen urteari dagokiona, orain arte txertatu diren ekintzak baloratzeko asmoz. Halaber, datorren urterako helburu berrien planteamendua ere lantzen ari da. 

1 - 24 elementuak ikusgai 442etik