Berriak

IKEI Kontxako hondartzan murgildu da

Joan den igandean, irailaren 16an, IKEI-k ZANBULLA-n parte hartu zuen, Donostiako Kontxa hondartzan ospatu zen igeriketa ospakizunean.

 

Gure enpresako talde bat, Laura, Xabier eta Pedro, bi aldiz pentsatu gabe murgildu ziren Kontxako uretan eta badirudi ez zutela batere gaizki egin. Gainerakoek gure taldea animatu genuen, urertzetik batzuk eta barandatik beste batzuk.

Giro ederra bizi izan genuen goiz zoragarri hartan, berriz ere agerian jarriz enpresa gipuzkoarrek kirolaren aldeko apustua egiten dutela eta batez ere taldean gozatzen denaren aldeko apustua. IKEI-tik gure taldea, antolatzaileak, babesleak eta parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu.

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik