Berriak

IKEIk Feder Canarias 2014-2020 Programa Operatiboaren Ebaluaketa burutuko du

Ebaluaketa honek Errendimendu Markoaren helburu eta emaitzen analisia barneratzen du: adierazle finantzarioak eta produktibitatearenak.

Lanaren aurkezpenaren hasierako bilera, Kanaria Handiko Las Palmasen izan da apirilaren 1ean, Planifikazio eta Aurrekontuen Zuzendaritza Orokorraren (Ogasun Kontseilaritza) egoitzan. Ondorengo egunetan, (apirilak 2-4), FEDER Canarias 2014-2020-eko Programa Operatiboen Organismo Kudeatzaileekin, hainbat elkarrizketa egin dira. Aurkezpen bilera honetan, proiektuaren 1 fasea kontuan hartzen da (Proiektuaren aurkezpena, prestaketarako ekintzak eta ebaluazio planaren burutzea),  bertan ikuspegi metodologikoa aurkeztu da eta IKEIren aldetik ebaluaketa hau burutu ahal izateko behar informatiboak identifikatu dira. Apirileko eta maiatzeko hilabeteetan zehar, Ebaluaketa hau kontuan hartzen duten beste 3 faseak egingo dira.

II fasea: Prestaketa eta landa-lana: Datu kuantitatiboak bilduko dira, elkarrizketak sakon burutuko dira eta mahai tematikoak dinamizatuko dira. Fase hau amaitzean, landa-lanaren txosten bat egingo da, eta Planifikazio eta Aurrekontuaren Zuzendaritzari emango zaio.  

III fasea: Analisia eta txostenen burutzea: Lehen bi faseak helburu/emaitzen Ebaluaketa Txostenaren idazketa betetzen dute, 2018ko urteko txostenerako dena, honek, Kanariasetako Gobernuaren Ebaluaketa Planean barneratutako Errendimendu Markoa barneratzen du. 

IV fasea: Hedapena: Programako Organismo Kudeakatzaileekin Ebaluaketa Jardunaldi bat antolatuko da. Azkenik, ekainean, FEDER Kanariaseko Programa Operatiboaren Jarraipen Batzordean Ebaluaketa Txostenaren aurkezpena egingo da. 

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik