Berriak

Mugaz gaindiko enpleguari bultzada Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean

IKEI elkarlanean aritu da Euroeskualdeko AECT-rekin mugaz gaindiko enpleguaren errealitatearen eta etorkizunerako bere ikuspegiaren inguruko azterketaren lanketan. Azterketa hau Irunen ospaturiko jardunaldi batean aurkeztu zen joan den azaroaren 15ean.

Azterketaren ondorioek adierazten dute gaur egun 4.000 bat pertsonek zeharkatzen dutela egunero muga lanera joateko, euroeskualdeko eremuaren barruan, egoera hau ia erabatekoa izanik nazionalitate espainiarra duten pertsonena, zeinak Lapurdiko udalerrietan bizi diren mugatik gertu eta bere lanpostua Gipuzkoan mantentzen duten.

Azterketak erakutsi du higiezinen merkatua elementu gakoa izan dela langileak hegoaldetik iparraldera mugitzerako garaian, orain dela hamarkada bat m2-a merkeagoa baitzen Iparraldean Hegoaldean baino, eta beraz, mugatik gertuko biztanle askok bere bizitokia aldatu eta Lapurdin bizitzea erabaki zuten, lanpostua mantenduz, gehienbat, Gipuzkoan. Gaur egun, ordea, prezio faktoreak ez du inolako eginkizunik betetzen. Honek, langile fluxuen gehiengoa Iparraldetik Hegoaldera – Akitania Berritik Euskadi eta Nafarroara – mugitzea ekarri du (3.212 langile), Hegoaldetik Iparraldera – Euskadi eta Nafarroatik Akitania Berrira – mugitzen direnen aurrean (651 -390 Euskaditik, 261 Nafarroatik). Era berean, datu hauek ikusirik, baiezta daiteke ez dagoela enpleguaren benetako mugaz gaindiko arrorik, fluxuen gehiengoa hegoaldean kokatu eta enplegua hegoaldean mantentzen duten pertsonena baita.

Azterketa hau IKEI lider duen talde transnazional baten bitartez burutu da 2017 ekitaldian zehar eta 50 agente desberdinen partaidetza izan du: hiru eskualdetako enpleguko zerbitzu publikoetatik hasi eta garapen-agentzia, sindikatuak, patronatuak, bazkundeak, etab. arte. Era berean, zenbait inkesta gauzatu dira Euroeskualdeko eremuko enpresa eta langileen artean.

ENPLEGU proiektuko helburuak hiru eskualdeen arteko lan-harremanak erraztean oinarritzen dira, muga fisikoak, linguistikoak, fiskalak, eskumenekoak… gaindituz eta, gehienbat, eskualdeen artean dauden errealitate desberdinen ezjakintasunari aurre eginez. %65ean batera finantzatu du Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), INTERREG V-A Espainia, Frantzia, Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

MUGAZ GAINDIKO ENPLEGUAREN ERRADIOGRAFIA

Ikerketak  gaur egungo mugaz gaindiko enpleguaren egoera erakutsi nahi izan du eta, heldutako ondorioen artean ondorengo atalak azpimarratu behar dira:

El perfil de la persona trabajadora fronteriza en la Eurorregión es de quien trabaja en el sector servicios o es autónoma.

  • Mugaz gaindiko enpleguaren fluxuak askoz ere ahulagoak dira Euroeskualdean EU-ko beste mugetan baino, non lan egiteko herrialde batetik bestera mugitzen diren pertsonen zenbatekoa askoz ere altuagoa den, adibidez: Frantzia-Suitza mugan (160.000 pertsonetik gora), Italia-Suitza mugan (100.000tik gora) edo Frantzia-Alemania mugan (180.000tik gora).
  • Euroeskualdeko mugaldean lan egiten duen langilearen profila zerbitzuen sektorean lan egiten duena da edo autonomoa dena.
  • Mugaz gaindiko langileek Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak aurkitzen dituzten zailtasun nagusiak zerga-sistema eta garraioa dira.
  • Euroeskualdeak heziketa aldetik europar batezbestekoaren gainetik dagoen populazioa dauka, eta, hortaz, lan hobeago bat lortzeko aukera gehiago du.
  • Langileen fluxuarentzako dagoen oztopo nagusienetariko bat hizkuntza da.

OSAGARRITASUNAK

Mugaz gaindiko enpleguaren erradiografia batez gain, ENPLEGU proiektuak helburutzat du hiru eskualdeen artean enplegu arro indartsu bat garatzeko dauden zailtasun nagusiak argitara ateratzea, eta baita bere indarguneak edo osagarritasunak eta, azkenik, gomendio segida bat aurreratzea  proiektuari laguntzeko.

Hiru eskualdeek enpleguaren hazkunderako ikuspuntua dute hurrengo zortzi urteetarako (%5 eta %9 bitartean) eta elkarbanatu ahal izango lituzketen eskualdeko berrikuntza estrategiak dituzte..

Halaber, zenbait sektore eta jarduera-eremu daude partekatutako apustu batean bilakatu ahalko liratekeenak, besteak beste: ekoizpen aurreratua, energia berriztagarriak, osasuna, nekazaritzako elikagaien sektorea eta sormenezko industriak.

GOMENDIOAK

Mugako egoera hobetu eta aprobetxatzeko gomendioei dagokionean, enpleguaren etorkizunari begira, ikerketak ondorengoak aurreratzen ditu:

  • Hizkuntza “bizilagunaren” ikasketa.
  • “Beste aldean” dagoen enplegu aukerari buruzko informazioa.
  • Mugaz gaindiko langileen akonpainamendu administratiboa edota fiskala.
  • Lotura sistemak mugaz gaindiko langileen eta heziketa-erakundeen artean.
  • Mugaz gaindiko lan-merkatuaren inguruko informazio estatistikoaren erabilgarritasuna eta hobekuntza.
  • Hizkuntza-heziketa ikastaroa administrazioentzat. 

Informazio gehiago:
http://www.naen.eu/diagnostikoa-2017ko-abenduaren-15ean-aurkeztuta-sarean-dago-jadanik/

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik