Berriak

Etxebizitzaren euskal politika egoera ekonomiko eta sozial berrian

EKONOMIAZ aldizkariaren azken aleak, bere 35. urteurrenean, Euskadiko Atzeraldi Handiaren arrastoa, haren inpaktua eta erronka nagusiak aztertzen ditu. Bertan, Mamen Garzo, Laura Gallo eta Antonio Corralek artikulu bat argitaratu dute krisiak Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikan izango dituen ondorioei buruzkoa.

Erabilgarri zeuden baliabide publikoen murrizketak asko mugatu zuen herritarren etxebizitza-premiei erantzuteko ahalmena, hain zuzen ere, higiezinen merkatua oso kaltetuta zegoen garaian. Artikuluak etxebizitza-aurrekontuen bilakaera aztertzen du, bai eta politika egoera berrira nola egokitzen joan den ere, bai tresnei dagokienez, bai helburuei dagokienez, bereziki Etxebizitzaren Lege berriaren esparruan: etxebizitza izateko eskubide subjektiboa, alokairua, birgaitzea, etab. Azkenik, etorkizunari begira gogoeta batzuk planteatzen dira.

Irakurri artikulua EKONOMIAZ aldizkarian

1 - 24 elementuak ikusgai 442etik