Berriak

M&A NEWS: lehen lauhileko balantzea 2018 ekitaldia (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)

Fusio eta eskuratzeei dagokionean, espainiar merkatuak hasiera eman dio 2018 ekitaldiari itxitako 542 eragiketekin lehen lauhilabetean.

Nahiz eta zenbateko honek jaitsiera bat erakusten duen itxitako eragiketen kopuruari dagokionean aurreko ekitaldian epealdi berean lortu zenarekiko, hazkunde nabarmena gertatu da inbertsionaren bolumen agregatuan, azken lauhilabeteetako errekorra hautsi baita.

Eragiketen zenbatekoak 2017. urtearekiko gorabeherak erakusten ditu zenbait sektoretan. Hala eta guztiz ere, batezbesteko zenbatekoa erdietsitako eragiketetan  8 x EBITDA inguruan mantentzen da. Nabarmentzekoa da Espainia inbertitzaile internazionalen xede diren herrialde nagusien artean kokatzen dela, EEBB eta Frantzia izanik Espainian jarduera inbertitzaile handiena duten herrialdeak.

2018an gertaturiko erosketa eta salmenta eragiketa korporatiboen inguruko xehetasunak adierazten ditugun M&A news helaraztea nahi izango bazenu, jarduera sektore nagusienetan erabilitako zenbatekoen balorazioaren inguruko informazioarekin, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).

 

 

 

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik