Berriak

Proiektu berria JPMorgan Chase Foundation-en eskutik

Nazioarteko proiektu batetaz datza, bere helburua lana bilatzeko zailtasun handiagoak dituzten kolektiboetako langileen garapen profesionala bultzatzen duten enpresen praktika onak identifikatzea izanik.

“Progression in Employment” proiektua (edo “Enpleguan Aurrera joatea”) bi urteko iraupena duen ikerlan bat da, bere helburu nagusia lan-munduan aurrera egiteko zailtasun handienak dituzten langileei euren ibilbide profesionalaren garapena erraztera zuzendurik dauden enpresa-ekimenak identifikatzea izanik. Lana ondorengo talde espezifikoetan zentratzen da: lan-esperientzia gutxiko gazteak, adineko langileak eta langile etorkinak, eta zenbait herrialdetako arrakasta kasuak aztertzen ditu (Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Espainia eta Suedia), txikizkarien merkataritza bezalako sektoreetan, gizarte-zerbitzuak edota osasun sektorean. Kontuan hartzen dira ere aipatutako herrialde bakoitzeko lan-merkatuaren berezitasunak, eta baita aztergai den esparruan garatutako politika nazionalak ere.

JP Morgan Chase Fundazioa, bere “New Skills at Work” (edo “Abilezia Berriak Lanean”) ekimenaren bitartez, izan da proiektu hau abian jarri duena, Erresuma Batuko Institute for Employment Studies (IE) erakundea buru delarik, eta IKEI-ren ardura izanik Espainiako egoeraren analisia burutzea.

Proiektua egiteak bere gain hartzen ditu alor honetan eginiko praktika onak identifikatu, aztertu eta hedatzea. Zeu mota honetako ekimenak abian jarri dituen espainiar enpresetariko baten partaide bazara eta gure proiektuan parte hartu nahi izango bazenu, jar zaitez harremanetan gurekin inongo zalantzari gabe. 

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik