Berriak

Partnerships for Lifelong Learning in Engineering and Technology

IKEI-k parte hartzen du Aliantzen inguruko proiektuaren lanketan bizitza osoan zeharreko ikasketarako, Erasmus+ Programaren esparruan, eta europar bazkideen lankidetzarekin.

"Partnerships for Lifelong Learning in Engineering and Technology" (edo "Aliantzak Ingeniaritzan eta Teknologian bizitza osoan zehar ikasteko”) proiektuaren helburua heziketa-programa integratuen ezaugarriak aztertzea da (adibidez, formazio dualeko programak) eta baita “zubi-programak” deiturikoenak ere lanpostu teknikoetan, eta bere eragina ezagutzea lan-merkaturako sarbidean zein bokaziozko identitatearen garapenean.

Proiektuak lankidetza eredu desberdinak lantzen ditu hezkuntza profesionalaren eta goi-mailako hezkuntzaren artean, heziketa ibilbide sendoak eta irekiak eskaintzen baitituzte hasierako heziketatik hasi eta goi-mailakora arte. Aztertutako programak ondorengo herrialdeei dagozkie: Alemania, Grezia, Irlanda, Letonia eta Espainia. Espainiaren kasu konkretuan, IMH-ren (Makina-Herramintaren Institutua) partaidetza nabarmentzen da, eta izaera dualeko bere bi programen azterketa, “Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua” eta “Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Heziketa Zikloa”.

Azkenik, Europa-mailako ikerketa honetan landuriko produktuen artean nabarmentzen dira, besteak beste, estatu-mailako estrategien analisi konparatiboa eta adituen iritzien bilketa integraturiko heziketa jasotzeko aukerei dagokionean, praktika oneko kasuen analisi konparatiboa, eta eragin kuantitatiboa neurtzeko analisia, ikasleen artean zein enplegatzaileen artean.

Proiektu honen inguruan landutako dokumentuak ondorengo estekan deskargatu ditzakezu:
http://www.p4llltec.uni-bremen.de/downloads-public/ 

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik