Berriak

Berrikuntza Laguntzeko Programa 320 enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) Guatemalan

Guatemala Errepublikako gobernuak eta Garapenerako Amerika Arteko Bankuak –BID-, 2012ko abuztuaren 24an 1734/OC-GU Mailegu Kontratua sinatu zuten, elkarlanean jarduteko Inbertsio Estrategikoen eta Ekoizpenaren Eraldaketaren Programaren egikaritzean, ekonomiaren eta, zehazki, enpresen produktibitate-mailak hobetzen jarraitzeko gobernuaren esfortzuei babesa erakusteko helburu orokorrarekin. Bere xedea enpresen garapena, enplegua sortzea eta inbertsioa mugatzen dituzten hesiak ezabatzen laguntzea da, eta herrialdearentzat lehentasunezko sektore eta eskualdeetako enpresen produktibitate-mailei eustea. Proiektu hau 2018 urtean zehar gauzatzen ari da IKEI research & consultancy eta TECNALIA Fundazioak osatutako Partzuergoaren bitartez.

Proiektu honen Helburu Orokorra Berrikuntza Laguntzeko Programa Inplementatzea da, zeinak modu zuzenean eragitea bilatzen duen 320 Enpresa Txiki eta Ertainetan, nagusiki helburu sektoretakoak (Agroindustria, Baso-Egurra, Industria, Turismoa eta IKTak) baina betiere irekia egonik beste jarduera-sektore batzuetara. Programa honen bitartez, berrikuntza gaietan enpresek dituzten gaitasunak sustatzea eta hobetzea lortu nahi da, eta hori aplikatuko zaie maila-aurreratuko 32 enpresei, erdi-mailako 96 enpresei eta lehen-mailako 192 enpresei. Berrikuntzako Sistema Nazionalaren garapena bultzatuz eta hura osatzen duten erakundeen gaitasunak bultzatuz, berrikuntza lehia abantaila ematen duen elementua izatea lortu nahi da.

Programa honen Helburu Espezifikoak dira:

  1. Berrikuntza-gaitasunak garatu 320 ETE-ei emandako asistentzia teknikoaren bitartez, enpresen egokitzeko potentziala eta etengabe produktu berriak (ondasunak edo zerbitzuak) edo nabarmenki hobetuak izan direnak garatu, aplikatu eta merkatura eramateko potentziala handitzeko, azken hauek eragin oso agerikoa izan beharko dutelarik enpresen lehiakortasunean eta hazkundean. Egokia den momentuan, enpresek gai izan beharko dute euren negozio-ereduan, merkataritza estrategian eta barne-prozesuetan berrikuntzak ezartzeko.
  2. Lekuko gaitasunak garatu berrikuntza sustatu ahal izateko gobernuko erakundeetan, enpresen garapena laguntzeko unitateetan, akademietan, erakundeetan eta ekimenera loturiko enpresa eta pertsonetan, hemen sartzen delarik mentoreen lana.
  3. Lortutako eraginak aztertu eta informazioa izan programaren ondorengo zikloetan hobekuntzak barneratzeko.
  4. Lehiakortasuna Hobetzeko planen garapena.
  5. Negozio-Planen garapena.
  6. Programan parte hartzen duten enpresa aurreratuenen nazioarteratzea sustatu, enpresa-misioak eginez.
  7. Online erabilgarri egongo den plataforma digital bat garatu, programari loturik dauden maila desberdinetako erabiltzaileentzako edukiak administratzea ahalbidetuko duena. Interneten interfaze publiko bat izan beharko du informazio-sistemara sartzeko atari gisa lan egingo duena eta programaren garapenak, albisteak eta bestelako informazio interesgarria zabaltzeko balioko duena, eta era berean, ezarritako helburuen lorpena neurtzeko txostenak burutu beharko ditu.
  8. Ezagutza eman Berrikuntza Laguntzeko Programaren Inplementazioan euskarri gisa balioko duten berrikuntza-tresnetan.

Informazio gehiago:
www.innovemosguate.com

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik