Berriak

Urretxu.gureplaza.com, Urretxuko merkataritzaren salmentarako plataforma, bere garapenean IKEIk parte hartzen du

Urretxuko tokiko merkataritzak salmenta-kanal berri bat du bere eraldaketa digitala eta proiekzioa bultzatzeko eta negozio-bolumena handitzeko.

Marketplace elebidun bat da, saltokiei salmenta-irtenbide osagarri bat eskaintzen diena, Covid-19tik eratorritako merkataritza-sektoreko abangoardia-joerara egokituz eta esparru digitalean dagoeneko finkatuta dagoen kanal baten aldeko apustua eginez. 

IKEI, Udalarekin lankidetzan, plataforma diseinatu, prestatu eta abiarazteaz arduratu da, eta egun kudeatzaile gisa jarraitzen du, saltokiei laguntza emanez. 

Alde bereizgarri gisa, nabarmentzekoak dira produktua dendan erreserbatzeko aukera eta saltokiek beren nortasuna galdu gabe Interneten saltzeko aukera. Laster etxez etxeko entrega-zerbitzu bat ere izango duela aurreikusten da; horretarako, ordainketa-sistema segurua eta konfiantzazkoa erabiliko da. 

Joan den abenduan egindako aurkezpenak saltokiekin hainbat arlotan eta hainbat asteetan izandako prestakuntzari amaiera eman dio. Prestakuntza honek, eraldaketa teknologiko osoagoa ahalbidetu du. 

Albistearen esteka hedabideetan:

1 - 24 elementuak ikusgai 442etik