Berriak

“Eskatu ahalako lana”: autonomia edo ezegonkortasuna

Eurofund Fundazioarekin (Bizi- eta Lan-baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) batera aritu da IKEI "Work on demand: Recurrence, effects and challenges" txostena (Eskatu ahalako lana: Errepikakortasuna, ondorioak eta erronkak) egiteko lanean. Eskatu ahalako lana eta horrek dakarrena aztertu dituzte.

Txostenean eskatu ahalako lanarekin (ingelesez “work on demand) lotutako zenbat alderdi aztertu ditugu. Askotan, bi aldeei mesede egiten dien egoera gisa aurkezten zaigu eskatu ahalako lana: batetik, langileek lana haien behar pertsonaletara (ordutegiak, zamak...) egokitzeko aukera dute eta, bestetik, enpresek lan-indarra dituzten beharretara egoki dezakete. Praktikan, ordea, eskatu ahalako lanak ondorio txarrak ekar diezazkieke langileen lan-baldintzei zein enpresen negozio-ereduari. Bestela esanda, eskatu ahalako lanak lan-merkatuaren malgutasuna eta egokigarritasuna sustatzen ditu, baina aldi berean, sortutako enpleguaren kalitatea zalantzagarria da.

Badirudi, azken urteetan, handitu egin dela Europan laneko malgutasun horren alde egiten duten kontratuen kopurua (adibidez, “zero ordu” kontratuak, aldi baterako kontratu labur-laburrak edo kontratu komertzialak, bai besteren kontura, bai lan autonomorako formulen bidez). Joera horrek lan ezegonkorraren inguruko eztabaida zabala ekarri du Europara eta eztabaida horrek herrialdeei lagun liezaieke eskatu ahalako lana hobeto kudeatzen lagunduko duten neurriak eta politikak diseinatzen.

Hemen dakarkigun txosten honetan daude jasota EBko 11 estatu-kidetan eta Norvegian egin den azterlanaren emaitzak. 2018ko urte amaieran argitaratutakoa da azterlana. Ondorioetan, txostenak dio eskatu ahalako lana kontu handiz ikuskatu behar litzatekeela, zabaltzen ari diren lan-ezegonkortasuneko moduen artean, gehien zabaltzen ari denetako bat delako. Datu kuantitatibo fidagarrik izan ez arren, eginiko kalkuluen arabera, eskatu ahalako lana areagotu egingo da datozen urteetan, Europako eta nazioarteko ekonomiaren bi joera nagusiak direla eta: globalizazioa eta lineako zerbitzuak ematen dituzten hornitzaileen garapena. Hori horrela, gai honi heltzeko abian jarri beharreko neurrien artean dago bereiztea laneko malgutasuna zer kasutan den laneko autonomiaren sinonimo eta zer kasutan erakusten duen laneko ezegonkortasuna.

Txostena, osorik, hemen deskarga daiteke (Eurofound-en webgunetik):
https://www.eurofound.europa.eu/es/publications/report/2018/work-on-demand-recurrence-effects-and-challenges

1 - 24 elementuak ikusgai 432etik