Berriak

Lanarekin lotutako arazo muskulueskeletikoak: prebalentzia, kostuak eta demografia EBn

IKEIk, EU-OSHArekin (Bizitza eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioa) lankidetzan jardun du "Work-related musculoskeletal disorders: prevalence, costs and demographics in the EU" txostena egiten. Txosten honetan, lanarekin lotutako arazo muskulueskeletikoekin erlazionatutako problematika aztertzen da, eta, gainera, Europako egungo egoeraren ikuspegia ematen da.

Azterlanaren arabera, lanarekin lotutako gaitz muskulueskeletikoak dira, oraindik ere, EBn gehien ematen den osasun-arazoa, eta sektore eta okupazio ia guztiei eragiten die. Era berean, gaitz muskulueskeletikoek langileengan dituzten ondorioak alde batera utzita, txostenak enpresentzat zein gizarte osoarentzat eragiten dituzten kostu erantsi garrantzitsuak azpimarratzen ditu.

Europa mailako azterketa horrekin batera, beste hamar txosten nazional egin dira beste horrenbeste estatu kiderentzat, eta horien artean dago Espainia. Txosten horiek hemen deskarga daitezke (EU-OSHAren webgunetik):
https://osha.europa.eu/es/publications/msds-facts-and-figures-overview-prevalence-costs-and-demographics-msds-europe/view

Gainera, gai honi buruz egindako 10 txosten nazionalen sintesia argitaratu da berriki. Laburpen horren alderdirik nabarmenenak esteka honetan kontsulta daitezke: 
https://osha.europa.eu/en/highlights/work-related-msds-new-synthesis-report-complements-eu-findings-national-data

1 - 24 elementuak ikusgai 412etik