Berriak

Jada ezagutzen dira lehen argazki-lehiaketako irabazleak, IKEI Photo Contest

IKEI Photo Contest lehen argazki-lehiaketaren balantzeak (Enpresa eta Gizarte Argazkigintzaren Nazioarteko Lehiaketa) ezin du positiboagoa izan. 800 argazkitik gora jaso dira munduko txoko guztietako 346 parte-hartzaile desberdinen eskutik.

Argazki-lehiaketan izena emateko epealdia igarota, urtarrila izan da bozketaren hilabetea eta baita argazki finalisten artxibo originalen RAW egiaztatzekoa eta irabazleak aukeratzekoa ere. Hilabete bizia eta polita, non epaimahaiak jasotako argazkien kalitate gorena azpimarratu duen, IKEI Photo Contest maila altuko lehiaketa bat bihurtuz. Zorionak parte-hartzaile guztiei.

Egiaztapen guztiak egin ondoren, urtarrilaren 31an jakitera eman dira lehen edizioko IKEI Photo Contest-eko irabazleak, eta baita kategoria bakoitzeko 10 Ohorezko Aipamenak (ezarritako ordenik gabe) eta Parte-Hartzeagatiko Saria. Zorionak!  Lehen edizio gogoangarria izan da: 

http://www.ikeiphotocontest.es/eu/sarituak-2017/

IKEI Photo Contest argazki-lehiaketa gure 40. urteurrena ospatzeko ekintza modura antolatu da, gure historia propioari begirada bat botaz eta etapa luze honetako salbuespenezko lekukoak garela ikusiz. Hain zuzen ere, lekukotza horretan inspiratu gara izaera iraunkorreko enpresa eta gizarte argazkigintza lehiaketa hau abian jartzeko.

Bizitza luzea IKEI Photo Contest-ari!

1 - 24 elementuak ikusgai 433etik