Berriak

IKEIk bere lehen Berdintasun-Plana diseinatu du

Enpresa barruan aukera-berdintasunaren sustapenean aurrera egiteko asmoz, IKEIk, 2019an iada, berdintasun-plana egiteko eta ezartzeko konpromisoa hartu zuen.

IKEIren Berdintasun Plana atal hauetan egituratzen da: (i) diagnostikoa, (ii) jarduera-programa eta (iii) ezarpena eta jarraipena.

IKEIk 2019an amaitu du enpresak berdintasunaren arloan duen egoeraren azterketa eta diagnostikoa, eta dagoeneko zehaztuta ditu lortu beharreko helburuak, erabili beharreko estrategiak eta ezarritako helburuak lortzeko egin beharreko jarduerak.

Berdintasun Batzordea joan den 2019ko azaroaren 26an eratu zen, eta ordutik aldizka biltzen ari da aipatutako planaren edukia garatzeko.

49 - 72 elementuak ikusgai 435etik