Corporate finance
M&A

ZUZENEAN INPLIKATZEN GARA CORPORATE OPERAZIOEN KUDEAKETETAN, BERAIEN FASE GUZTIEI ERANTZUNDA.
-

AHOLKATUTAKO ERAGIKETAK
(ZENBAIT AIPAMEN) >

Gure lanaren oso zati garrantzitsua da bezeroei haien estrategia korporatiboak garatzen eta ezartzen laguntzea. Alde horretatik, eskaintzen ditugun irtenbideak bi ildo hauetatik doaz: garapenari lotutako eskaintzak eta finantzaketari lotutakoak:

FUSIOAK ETA EROSKETAK
(M&A) 
(Corporate development)

Desinbertsioa eta enpresen salmenta; operazioaren kudeaketa osoa: bilatzea, negoziatzea eta salmenta-transakzioa gauzatzea.
Enpresak eskuratzea; eskuratze-prozesuaren eta operazioaren ondorengo fasean (negozioen integrazioa) kudeaketa globala.
Akziodunen ondorengotza; kapitalera sartzeko bazkide berriak bilatzea eta horiek kapitalean txertatzea; buy out operazioak (MBO, MBI...).
Enpresen bat-egiteak eta sektorekako kontsolidazio-prozesuak; sinergien estimazioa, trukerako ekuazioak zehaztea, bat-egiteko akordioak gauzatzea... 
Nazioartekotzea; operazio korporatiboen bidez kanpoan finkatzeko prozesuak (cross border M&A).
Enpresen balorazioak; barnerako erreferentzia gisa, hirugarrenekin egiten diren operazio korporatiboetan, bazkideen arteko salerosketetan…

BERREGITURATZEAK ETA BIRFINANTZATZEAK 
(Corporate finance)

Enpresetako berregituratzeak eta birfinantzatzeak; prozesuaren kudeaketa globala: bideragarritasun-planak egitea, inplikatutako aldeekin negoziatzea eta birfinantzatzeko akordioak gauzatzea.
Finantzaketa bilatzea; kapitalean inbertitzaileak sartzeko eta/edo zor berria lortzeko operazioen kudeaketa.
Kaudimengabeziak eta konkurtso-prozesuak; aurretiazko hitzarmen-proposamenak eta hartzekodunekin hitzarmenak zehaztea eta negoziatzea.
Monitorizazioa; birfinantzatzeko akordio eta hartzekodunen hitzarmenena, adostutako baldintzak betez.
Independent business review (IBR); birfinantzatzeko egoeretan: negozio-plana berrikusteko txostena, zordunak egina.

 

IKEIk operazio hauetan parte hartzeak balio ukigarri eta osagarria sortzen du bezeroarentzat, gure jardueraren funtsezko elementu hauei esker:

Operazioak ulertzea eta bideratzea.
Negozio-ikuspegi estrategikoa (ez finantza-arlokoa bakarrik) eta diziplina anitzeko aholkularitza (korporatiboa, merkataritzakoa eta fiskala) eskainita.

Enpresa-informaziora eta transakzioen informaziora sarbidea.
Informazio korporatiboa eta finantza-informazioa eskuratzeko dugun hornitzailearen bidez, 100 herrialde baino gehiagotako 164,4 milioi enpresei buruzko datuak eta azken 5  urteetan burututako eta/edo iragarritako 584.000 transakziori buruzko datuak ditu IKEIk. Horri esker, behar bezala bideratzen ditugu operazioak (erosleen profila ezaugarritzea, xede enpresak eta inbertitzaileak identifikatzea, merkatuko joerak, transakzio-prezioak...).

Nazioarteko presentzia.
ANTEA Alliance of independent firms delakoan bilduta dauden gure bazkideen bidez (65 herrialde baino gehiago, 200 bulego baino gehiago, 3.200 profesional), tokiko laguntza ematen diegu operazioei, zuzeneko informazio-iturrietara jotzen dugu eta mandatuak trukatzen ditugu (deal flow) eta, hala, transakzio-aukerak hedatu egiten dira. 

Esperientzia ziurtatua.
50 operazio korporatibotik gora kudeatu ditugu azken 10 urteetan.

Alderdi horiei, gure inplikazioa eta operazioetan erabiltzen dugun metodologia–kasu zehatz bakoitzerako aukera onenak bilatzea, aldi berean aukera bat baino gehiago erabiltzea, zuzeneko negoziazioa, prozesuaren kudeaketa osoa...– gehituta, IKEIk transakzioetarako baldintzak optimizatzen dizkie bezeroei eta, hala, minimizatu egiten dira transakzioari lotutako kostuak.

Horrek guztiak bihurtu du IKEI erreferentziazko eragile middle market operazioen segmentuan.

AHOLKATUTAKO ERAGIKETAK (ZENBAIT AIPAMEN)

CORPORATE FINANCE / M&A

Beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu

Aholkularitza
Sektore publikoa

Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).

Irakurri gehiago >

Zuzendaritzako
aholkularitza

Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburua eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.

Irakurri gehiago >

Lege eta zerga
aholkularitza

Gure aholkularitza zerbitzua lege eta zerga zerbitzuarekin osatzen dugu, estrategia eta eragiketa korporatiboak aurrera eramanez, lege egitura eraginkor baten menpe erakundeen garapena ziurtatzeko helburuarekin

Irakurri gehiago >