Gaurkotasuna

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna: Gipuzkoako hamar emakumetik batek ikaskuntzako jardueretan hartzen du parte (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Ikasmina argitaratutako informazioaren arabera, Gipuzkoako emakume helduek bizitza osoan zehar ikaskuntzan duten parte hartzeari buruzko ondorio nagusiek adierazten dute:

  • 25-74 urtetako hamar emakumetatik lauk ikasten du, eta joera gorakor baten ondoren.
  • Desberdintasunekin adinaren arabera: 25-34 urteko bost emakumetatik ia hiruk ikasten du. 65 urtetik gorakoen kasuan, ordea, soilik zortzitik batek.
  • Arrazoi profesionalengatik ikasten da batez ere.
  • Bost emakumetatik hiruk ez du ikasten: horien erdiak erantzukizun familiarrak direla eta (gizonezkoetan, ordea, soilik bostetik batek).
  • 25 eta 74 urte arteko bi emakumetatik batek du ikasten jarraitzeko intentzioa.

Emaitza hauek, beste batzuen artean, “Ikasten duten emakumeak Gipuzkoan” dokumentuan jasotzen dira, Doks -Gipuzkoan bizitza guztian zeharreko ikasteari buruzko dokumentuak- serieko 63. zenbakia. Hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuarengatik argitaratuak dira.

(informazio gehiago)

1 - 24 elementuak ikusgai 384etik