Gaurkotasuna

AEGA-k, jardunaldi aitzindaria antolatu du sektoreko adituekin higikortasun iraunkorraren inguruan eta honen inpaktua automobil salmentan eta salmenta ostean

Lehen mailako aditu talde bat, hala nola Kerman Osoro (CIE Automative), Miguel Aguilar (ASEPA), José Barreiro (Repsol), Kepa Mendikute (Solaris Bus Ibérica) eta Jose Antonio Leon (Grupo PSA), Orona Fundazioan elkartu zen, higikortasun iraunkorraren egoera berria aztertzeko. Baita propulsio-sistema berrien inguruan, eta egungo eta etorkizuneko ibilgailu elektrikoen inguruan eta hauen karga-azpiegituren inguruan ere aritu ziren.

Automobilaren salmenta eta salmenta osteko sektoreko 50 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte lehen jardunaldi honetan, etorkizunak ekarriko dituen aldaketak eta aldaketak dinamizatuko dituen eragileak zeintzuk izango diren jakite asmoz. Halaber, 2030 urteari begira, sektoreak izango dituen etorkizuneko erroken eta aukeren inguruan ere jardun ziren. 

Ekimen hau, AEGA, IKEIren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILAREN finantziketarekin, burutzen ari den ETORKIZUNEKO MUGIKORTASUN-EGOERA BERRIAN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO PLANAren barruan kokatzen da. 

Jardunaldi honek jarraipena izango du datorren abenduaren 17an Eureka!Zientzia Museoko Newton-Auditorioan. Bertan mugikortasun egoera berriak eskeintzen dituen aukerak aztertuko dira. Berriro ere, automobilaren esparruko adituak elkartuko dira bertan, besteak beste, Jaime Barea (GANVAM), Mikel Urizarbarrena (Iberdrola Distribución Eléctrica), David Bartolomé (Share Now), Carlos Bergera (Iberdrola) eta Vicente de las Heras (Bosch).

1 - 24 elementuak ikusgai 408etik