Gaurkotasuna

IKEIk eta Bergarako Udalak udalerriko egoera sozioekonomikoari buruzko ikerketa martxan jarri dute

Elkar-lan honen helburu nagusia Bergarako errealitate sozial eta ekonomikoari eta azken 5 urteetako bilakaerari buruz ikerketa sakon bat egitea da. Argazki zehatz honek, etorkizunera begira esku-hartze eremu nabarmenenak finkatzea ahalbidetuko du.

Ikerketa hau egiteko, lehenik eta behin diagnosi, kuantitatibo eta kualitatiboari heldu zaio, ondorengo gai-multzo handi hauei buruzkoa:

  • Egoera eta bilakaera soziala, besteak beste, demografiaren, zerbitzu eta ekipamenduen hornidura, hezkuntza-maila, euskararen presentzia eta erabilera… bezalako gaiak landuko dira.
  • Egoera eta bilakaera ekonomikoa, besteak beste, jarduera-sektore desberdinen presentzia, enplegua, enpresa-sarearen ezaugarriak, jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren eskuragarritasuna… aztertuko dira. 
  • Ingurumena, hiri- eta lurralde-antolamendua, iraunkortasun-adierazleak, lurzoruaren erabilerak, hirigintza-planeamendua kontuan hartuko dira. 

Gainera, diagnosia egiteaz gain, etorkizunera ere begiratu nahi da, eta aurre ere egin beharreko erronkei buruz hausnartu. 

Horretarako, estatistika-iturrien eta dokumentu-iturrien azterketaz gain, lana herritarren eta funtsezko eragileen parte-hartze bide ezberdinetan ere oinarrituko du. Bide horien artean, nabarmentzekoa da lan-mahaiak (soziala eta ekonomikoa) antolatzea eta herritarrei zuzendutako inkesta bat egitea, bertan epe laburrean eta ertainean jardun behar diren alderdi kritikoei buruzko iritzia jasotzea bilatuz. Inkesta hori ziurrenik ekainean egingo zaie telefono bidez Bergarako 200 bat herritarrei.

Ikusi: www.bergara.eus

1 - 24 elementuak ikusgai 393etik