Gaurkotasuna

Bilboko Etxebizitzaren Gida Plana, 2018-2020

2017an “Etxebizitzari buruzko diagnostikoa Bilbon” lana egin ondoren, Udaleko Etxebizitza Saila 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Plan berria prestatzen hasi da IKEIren laguntza teknikoarekin.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Legearen eta 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren esparruan, Udalak datozen urteetan etxebizitzaren arloan egingo dituen ekintzen ildoen plangintza egin nahi du. Kontuan izan behar da Bilboko Udalak etxebizitza sozialen arloan egiten duen jarduera nagusia Bilboko Udal Etxebizitzen bidez gauzatzen dela eta etxebizitzen alokairuan dagoela oinarrituta, bere etxebizitza multzo propioa oinarri hartuta. Etxebizitza multzo propio horren alokairuan oinarrituta jarraitu nahi dute lanean eta hala ere, etxebizitza eskuratzeko eredu berrietara zabalik daude, gizarte-sektore zabalek duten etxebizitza-beharrari irtenbideak emateko.  

Hori horrela, honako gai garrantzitsu hauek hartuko beharko dira aintzat hausnarketa-prozesuan: 

  • Etxebizitza multzo propioa alokairurako (multzo hori gaur egungo beharretara egokitzea, etxebizitzak birgaitzeari bultzada ingurumen-jasangarritasunari eta irisgarritasunari lotutako irizpideekin, berrikuntza esleipenerako sistemetan eta abar.). 
  • Jarduera eta eredu berriak (etxebizitza hutsekin zerbait egitea, etxebizitza eskuratzeko eredu berriak, adibidez, kooperatiboa, cohousing..., askotariko laguntzak, ez dirutan bakarrik, emateko politika). 
  • Lankidetza (bereziki Eusko Jaurlaritzaren eta haren Bizigune eta ASAP programekin; arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzarako aukerak; lankidetza gizarte arloko eta beste arlo batzuetako erakundeekin). 
  • Berrikuntza (eredu eta tresna teknologiko berriak; legerian eta arlo juridikoan izandako aldaketetara egokitzea; kalitatea eraikuntzan eta birgaitze-sistemetan; etxebizitza eta beste behar sozial batzuk). 
  • Planaren jarraipena (Planari etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresnak).
1 - 24 elementuak ikusgai 374etik