Izena ematea

IKEI SEKTORE NEWS

Sektore Publikoa news aldizka argitaratzen dugun newsletterra da, azken hilabeteotan egindako lanaren alderdi aipagarrienak aipatuz: proiektu berriak, garatutako jarduerak, aurkezpen publikoak…, eta baita erakunde publikoei eta korporatiboei eskaintzen diogun aholkularitza zerbitzu eta ikerketa ekonomiko zein sozialarekin lotutako bestelako berriak ere.

Harpidetza honen bidez, gainera, beste erlazionatutako dokumentu batzuk jasoko dituzu.

 

 

Ikei m&a news

M&A news lau hilean behin argitaratzen dugun newsletterra da, eta bertan, modu ulergarri eta erraz batean, enpresen erosketa eta salmenta eragiketen inguruko azken berriak helarazten ditugu, jarduera-sektore nagusietan erabilitako balorazio-multiploen inguruko informazioa barneratuz.

Harpidetza honen bidez, gainera, IKEI-k egindako txostena dohainik deskargatu ahal izango duzu.



IKEI COVID-19 GIDA PRAKTIKOA

IKEIn egin dugun Gida Praktikoa CEOei, Zuzendari Nagusiei eta Finantza-Zuzendariei zuzenduta dago, eta honen helburua COVID-19a enpresa-sarean duen eragin ekonomiko eta finantzarioa murrizten laguntzea da.

Harpidetza honen bidez, IKEI-k egindako Gida dohainik deskargatu ahal izango duzu.

Goi mailako prestakuntza dute gure profesionalek, diziplina anitzekoa; gaitasun funtzionala eta gaiari nahiz sektoreari buruzko ezagutza uztartzen dituzte, eta eskarmentu handia dute proiektuak eta operazioak gauzatzeko lanetan.

Mundu globalizatuan bizi gara. Horretaz jabetuta, IKEIk harremanak ditu nazioarteko bazkideekin, hala, aholkularitza-zerbitzuetan ezagutza eta tokiko harremanak txertatzeko.

40 urteko bide honetan, askotariko jarduera-sektoretako bezeroen erreferentziak ditugu, bai esparru publikokoak, bai enpresetakoak.