LEGE ETA ZERGA AHOLKULARITZA

GURE AHOLKULARITZA LANA OSATZEKO, LEGE ETA ZERGA ZERBITZU ESKARMENTUDUN ETA ENTZUTETSUA ESKAINTZEN DUGU; BETIERE, GURE LAGUNTZA PARTE HARTZAILEEN EZAUGARRI ETA FAKTORE BEREZIETARA EGOKITUZ.

-

Erakunde pribatu zein publikoen bizi zikloko eragiketa orok ezinbestekoa du lege tresnak diseinatzea, akordioen sendotasuna, galdagarritasuna eta egingarritasuna bermatzeko. Era berean, erakunde baten kudeaketa eta plangintza erantzukizun korporatiboaren esparruan eta araudia errespetatuz garatu behar da.  Honako hauek dira gure eskaintzaren bitartez jardun arlo hauetan betetzen ditugun premiak:

MERKATARITZA ARLOA ETA ARLO ZIBILA

> Sozietateen zuzenbidea; kapital sozietateak eratzea, zabaltzeak eta murrizketak, estatutuak egokitzea eta aldatzea, desegiteak eta likidazioak.

> Bat egiteak eta erosketak (M&A); enpresak txertatzeko, erosteko eta eskualdatzeko prozesuak; egitura aldaketak; due diligence prozesuen kudeaketa; salerosketa dokumentazioa osatzea eta negoziatzea.

> Higiezinen zuzenbidea; higiezinen proiektuen erosketa, salmenta, inbertsio eta kudeaketarako lege egiturak diseinatzea.

> Kontratazioa; merkataritza kontratuak, erosketak kontratuak, kontratatzeko baldintza orokorrak, lizentziak, banku kontratuak; bermeak, partaidetza kontuak, joint ventureak; alokairuak, erosteko aukerak; kontratazio kontzientea.

> Elkarlaneko zuzenbidea; elkarlaneko lege jarduna aplikatzea gatazkei aurre hartzeko eta gatazkak konpontzeko metodo alternatibo gisa.

> Nazioartekotzea; atzerrian ezartzeko laguntza ematea; negozioen erosketa prozesuetan (edo desinbertsioan) aholkularitza ematea; nazioartean kontratatzea.

> Konkurtso zuzenbidea; enpresa berregituratzeak eta birfinantzaketak; aurrekonkurtsoak; konkurtso prozesuak eta hartzekodunen hitzarmena; aktiboak edo hitzarmen zein likidazio fasean dauden jarduera adarrak eskuratzeko eragiketak.

ZERGA ARLOA

> Zerga ondorioen azterketa eta zerga egitura egokien diseinua, gainerako jardun arloetarako etengabeko euskarri gisa.

> Optimizazio azterketak; konpainiak eta ondare handiak.

LEGE LAGUNTZA ADMINISTRAZIO ORGANOEI

Administrazio Kontseiluko idazkaritza; abokatu aholkulariaren laguntza, aktak eta akordioak idaztea, administratzaileen betebeharrak eta erantzukizuna.

Gobernu korporatiboa: risk&compliance; lege azterketak, araudia betetzeko eta delituei aurrea hartzeko programak ezartzea; Batzordearen eta Kontseiluaren Erregelamenduak; gobernu onerako kodeak; administratzaileen eta goi mailako zuzendarien ordainsaria.

ENPRESA JARRAITUTASUNERAKO EREDUAK

Familia enpresa; familia protokoloak osatzea eta ezartzea, oinordetza itunak, enpresaburuaren testamentua.

Familiarena ez den enpresa; akzioen oinordetza, bazkideen arteko itunak, partaidetzak.

ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA ETA LEHIAREN ZUZENBIDEA

Administrazio zuzenbidea; aholkularitza integrala sektore publikoko erakundeei mota guztietako administrazio prozeduretan, eta, bereziki, hauetan: (i) kontratazio publikoan eta (ii) hirigintza eta ingurumen zuzenbidean.

Lehiaren zuzenbidea; ordezkaritza eta defentsa administrazio prozeduretan; prebentzioaren arloko aholkularitza.

Beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu

Aholkularitza
Sektore publikoa

Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).

Irakurri gehiago >

Zuzendaritzako
aholkularitza

Gure bezeroen lehiakortasuna handitzea dugu helburua eta horretarako, abantaila iraunkor bereizgarriak sortzen ditugu, errentagarritasunarentzat eragin positiboa eta enpresa-jarduerak jarraitzeko bermea dakartenak.

Irakurri gehiago >

Corporate finance
M&A

Gure bezeroei laguntzen diegu haien estrategia korporatiboak gauza ditzaten. Zuzenean esku hartzen dugu corporate lanen kudeaketan eta lan horiek egituratzen dituzten fase guztietan egiten dugu lan.

Irakurri gehiago >