Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Antonio Corral

Bazkide Zuzendaria

Antonio Corral ekonomialaria eta MBA da eta 30 urteko esperientzia du ikerketa sozioekonomiko aplikatuan eta politika publikoen plangintzarekin eta ebaluazioarekin lotutako proiektuetan.

Beste aholkularitza-enpresa batzuetan ibili ondoren, 1987an IKEIn lanean hasi zenetik, gizarte-politiken arloan (enplegua eta lan-baldintzak, hezkuntza eta prestakuntza, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, etab.) eta lehiakortasuna eta enpresaren (sektorekako analisiak, enpresa txiki eta ertainak, clusterrak, berrikuntza, etab.) arloan aritu izan da lanean.

Gobernu nazionalentzat eta eskualdeko gobernuentzat, enpresa-elkarte eta nazioarteko erakundeentzat (Europako Batzordea, Eurofound, Cedefop, ELGA, BID...) aipatutako arlo horietan egindako proiektu ugaritan zuzendari eta partaide izan da.

Presentzia 32 herrialdetan duen ENSR (Gizarte eta Ekonomiako Ikerketako Europako Sarea) sarearen Batzorde Betearazleko kidea da.

IKEIko bazkide zuzendaria da.