Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Leire Arrieta

Proiektuetako Gerentea

Leire Arrietak Soziologiako lizentziatura eta Zuzendaritzako Garapena eta Lidergoa masterra ditu eginak Deustuko Unibertsitatean.

Zenbait aholkularitza-enpresarentzako azterlanak egiten aritu ondoren, 2001ean bihurtu zen IKEIko lantaldeko kide. Ordutik banaketa komertzialaren arloan (merkataritza biziberritzeko plan bereziak, ekipamendu berriak ezartzeko azterlanak, etab.) aritu da, batez ere, lanean eta turismo, kultura, enplegu, etxebizitza eta hezkuntza gaiekin lotutako proiektuak egiten ere hartu du parte. Lurraldea ulertzeko eta aztertzeko gaitasun handia du, esperientzia zabala baitu merkataritzaren eta hirigintza komertzialaren arloan eta ondo daki hiri-espazioak aztertzeko tresna espezifikoak erabiltzen ere (SIG tresnak).

Proiektuetako gerentea da IKEIn.