Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

María López

Aholkulari Seniorra

María Lópezek Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza lizentziatura egina du Deustuko Unibertsitatean eta Zuzendaritza Estrategikorako masterra ere bai (2006), unibertsitate berean. 

IKEIn lanean hasi zenetik ekonomia eta enpresari buruzko proiektuetan hartu du parte (erakunde publikoak; batez ere udalak, eta erakunde pribatuak); baita banaketa komertzialari (txikizkako merkataritza, kate komertzial handiak egiten eta merkatuak) eta kontsumoari buruzkoetan ere. Esperientzia zabala du Plan Komertzialak eta Estrategikoak diseinatzeko eta gauzatzeko lanetan, merkatu eta espazio komertzialak eraldatzen, enpresen arteko lankidetza-sareak ezartzen, azterlan sozioekonomikoak egiten eta hirien markak diseinatzen.

Lanerako erabiltzen duen metodologian aipagarriak dira dituen ekimenerako sena eta sormena, ikuspegi berritzailea eta komunikaziorako gaitasuna, lantaldeen kudeaketa eta koordinazioa eta lanerako gaitasun analitikoa. Eusko Jaurlaritzako Sailekin eta EAEko udal eta enpresa publiko-pribatuekin maiz aritzen da lanean: Bilbo, Barakaldo, Sestao, Basauri, Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Gasteiz eta Laudio, Bilbao Ekintza, Donostiako Sustapena, Behargintza, askotariko mankomunitateak eta elkarteak. Pertsona buruargia da, elebiduna eta enpatia berezia du pertsonekiko eta haien garapenarekiko.

IKEIko aholkulari seniorra da eta 10 urtetik gorako ibilbide profesionala du egina.