Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Pedro Cepeda Cores

Bazkidea

Pedro Cepeda Cores ESTE-Deustuko Unibertsitatean Enpresen administrazioa eta zuzendaritza ikasitakoa da eta Finantzetan espezializatua. Unibertsitate horretan bertan Finantzak eta Kontabilitatea masterra du egina eta MBA Bergische Universität Wuppertal (Alemania) delakoan.

Lehenago, KPMG enpresan ibili zen ikuskatzaile-lanetan 5 urtetik gora eta, ondoren, Ceycor Gestión enpresan, aholkulari, eta hor kanpoko aholkulari gisa parte hartu du plangintza estrategikoari eta barne antolaketari lotutako prozesu ugaritan; baita industriako eta zerbitzuetako zenbait sektoretako enpresentzako corporate finance operazioetan ere.

2016an hasi zen IKEIn lanean eta estrategia eta aholkularitzari lotutako proiektuetan aritzen da enpresaren arloan; baita corporate finance eta M&A operazioetan ere.

8 urtetik gorako esperientzia du aholkularitzan eta ikuskaritzako eta aholkularitzako zerbitzuak eskaintzen.

IKEIko bazkide da.