Talde trebatua
Eta eskarmentuduna

Silvia Chacón

Proiektuetako Gerentea

Silvia Chacón Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna da eta Finantza eta Kontabilitate Espezialitateko masterra ere egin du ESTE, Deustuko Unibertsitatean (2003).

Aholkularitza estrategikoaren alorreko enpresa batean eta finantza-entitate bateko Enpresa Handiak sailean garatu zuen ibilbide profesionala 2003tik 2006ra eta 2006ren erdialdera IKEIn hasi zen lanean.

Industria eta zerbitzuen zenbait sektoretako enpresentzako kanpoko aholkulari-lanak egin ditu plangintza estrategikorako prozesu ugaritan (plan estrategikoak, negozio-planak, nazioartekotzeko planak...) eta corporate finance (bideragarritasuna eta finantza arloko berregituratzeak, enpresen balorazioak, sozietateak eskuratzea eta saltzea, negozioen integrazioa...) operazioetan ere aritu da; baita enpresen antolaketa/kudeaketa optimizatzeko  proiektuetan (antolaketarako eta kudeaketarako ereduak zehaztea eta abian jartzea) ere.

12 urtetik gorako esperientzia du aholkularitza estrategikoaren eta korporatiboaren esparruan.

Proiektuen gerentea da IKEIn.