Corporate finance
M&A

Abian da Gaztela eta Leongo Hornidura Azoken bikaintasun mailari buruzko azterlana

"Gaztela eta Leongo Merkatu Bikainen Sarea" eratzeko eredua ezarriko du, Erkidegoko udal-merkatuen kalitatea, bikaintasuna eta modernitatea bermatzeko.

Udal-merkatuek etengabeko balioa izan dute eta egun dute herritarrak elikatzeko hornitzaile gisa, eta azken aldian herri baliabide turistiko ere bihurtu dira. Hala ere, une honetan beharrezkoa da bezeroaren esperientzia birdefinitzea eta joera berrietara egokitzea. Honek, merkatuen erakargarritasuna eta lehiakortasuna hobetzea ekarriko du. 

Azterlanak Gaztela eta Leongo Erkidegoko merkatuen bikaintasun-maila zehaztuko du, hainbat adierazleren bidez neurtuko dena. Baita bakoitzaren berezitasun propio eta orokorrak hartuko ditu ere kontuan, kokapenaren, tradizioaren eta salmenten arabera. 

IKEIk esperientzia zabala du txikizkako merkatuetarako proiektuetan laguntzaile tekniko gisa. Egindako azken proiektuen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste:  Donostiako Bretxa Merkatuarekin, Eibarko Errebal Merkatuarekin eta La Línea de la Concepción-eko Hornidura Azoka Zentralarekin  egindako azken proiektuak.