Corporate finance
M&A

M&A NEWS: bigarren lauhileko balantzea 2018 ekitaldia (eragiketak eta sektoreko zenbakiak)

Urteko bigarren lauhilekoan, Espainiako fusio eta eskuratzeen merkatuak aurreko lau hilabeteen pareko erritmo mantendu du, egonkortzea lortu baitu 550 eragiketa inguru itxiz (1.092 eragiketa burutu dira 2018ko abuztua bitartean).

Itxitako eragiketen zenbatekoei dagokionean, inbertsioaren bolumen agregatua aurreko lauhilekoa baino txikiagoa izan da, nahiz eta epealdi berean 2017an erregistratutakoarekiko dezente altuagoa izan den.

Prezioaren ikuspegitik begiratuz gero, eragiketen zenbatekoek 2017 urtearekiko hazkuntza erakusten dute aztertutako jarduera-sektore gehienetan, erdietsitako eragiketen batezbesteko zenbatekoa, 2018ko abuztuan, 9 x EBITDA gainetik kokatu baita (aurreko ekitaldian batezbestekoa 8 x EBITDA izan zen).

Bigarren lauhileko honetan, eragiketa gehienak (%64a) estatuko eragileen lidergoarekin burutu dira. Hala eta guztiz ere, Espainiak erakargarri izaten jarraitzen du nazioarteko inbertitzaileentzat, Estatu Batuak direlarik inbertsioaren jatorri-herrialde nagusia, eta honen jarraian kokatzen dira Italia, Frantzia eta Erresuma Batua, nahiz eta azken hauen eragiketa kopuru garbiak Estatu Batuenak baino baxuagoak diren.

2018an gertaturiko erosketa eta salmenta eragiketa korporatiboen inguruko xehetasunak adierazten ditugun M&A news helaraztea nahi izango bazenu, jarduera sektore nagusienetan erabilitako zenbatekoen balorazioaren inguruko informazioarekin, mesedez jakinarazi iezaguzu ondorengo inprimakiaren bitartez (harpidetzeko esteka).