Consultoría de dirección
Empresas

Lan-osasuna genero-ikuspegiari dagokionez

IKEI, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearentzat, azterlan bat burutzen ari da, genero-faktoreak ze eragin dituzten laneko arriskuen aurrean eta hauetatik ondorioztatutako kalteen aurrean hartutako jarrera eta jokabideetan.

Sexuak eta genero-rolek inpaktua dute lan-osasunarekin erlazionatutako hainbat alderdirekin. Lan-merkatuaren karakterizazioaren ikuspuntutik, badago gure lan merkatuan segregazio bertikal garrantzitsu bat (zuzendaritzako postuetara sarbidean, gehienbat gizonez okupatuak daudenak). Baita segregazio horizontala ere (sektore eta zeregin batzuk oso femenizatuak daude, aldiz beste batzuk, oso maskulinizatutak). Patroi horien ondorioz, arrisku hauetara, emakumeak eta gizonak duten esposizioa, ezberdina da eta pertsonen lan-osasunean duten eraginera ere bai.

Testuinguru horretan, ikerketa honek genero-faktoreen mapa edo lan arriskuen prebentzio sistemako elementu bakoitzean eragina duten genero faktoreen eredu deskriptiboa egiten du. Era berean, Metodo kualitatiboen bidez, lan arriskuen prebentzioan inplikatuta dauden eragile nagusien iritzi eta sentsibilizazio gradua jasotzen saiatzen da (enpresariak, prebentzio delegatuak eta langileak berak).