Konfiantza eta gogobetetzea
gure bezeroetan

bezeroek gurekin oso pozik daudela adierazten digute, izan ere, azken URTEETAN, 10ETIK 8,9KO BALORAZIOA JASO DUGU batez beste haiengandik.
-

 

 

Balio bereizgarria

Independentzia profesionala, espezializazioa, ezagutza eta esperientzia, pragmatismoa eta nazioarteko estaldura dira gure aholkularitza-etxea serioa eta konfiantzazkoa dela erakusten duten ezaugarriak.

Irakurri Gehiago
Ziurtagiriak

IKEI enpresak bikaintasunezko kudeaketa-ereduaren arabera jarduten du bezeroei emandako gomendioei jarraiki, eta AENOR eta IQNET erakundeek emandako ziurtagiriak ditu.

Irakurri Gehiago

irtenbide Bikainak eskaini nahi diegu bezeroei eta haien konfiantza eskuratu.
-

Gure taldean eta lanean funtsezkotzat jotzen ditugun balio eta alderdiei garrantzia ematen diegu:

Profesionaltasuna eta bikaintasuna
Lanarekiko eta bezeroarekiko konpromisoa, lanaren kalitatea, epeak errespetatzea, emaitzei lehentasuna ematea eta helburuak betetzea lehenesten dugu, betiere, bezeroak gogobetetzea lortzea.

Esperientzia 
40 urteko ibilbide profesionala, ondo amaitutako proiektu eta operazioei lotutako 2.500 erreferentzia inguru, gure enpresarekiko konfiantza erakutsi duten 600 bezero baino gehiago.

Metodologia
Ikuspegi praktikoa dugu eta etengabeko berrikuntzan murgilduta gaude eta bezeroarekin gertu-gertutik egiten dugun lankidetzarekin osatzen dugu hori. Bezeroen lekuan jartzen gara IKEIn haien arazoak  ulertzeko eta benetako balioa ematen ez duena baztertzeko.

Nazioarteko presentzia
75 herrialde baino gehiagotako taldeekin ditu ikei-k harremanak eta hala, 3.800 aholkularitik gorako sarea osatzen dute denen artean, 235 bulegotan baino gehiagotan antolatuta.

Zuzentasuna, independentzia, konfidentzialtasuna
Zintzotasunari eta etika profesionalari lotutako irizpideen arabera egiten dugu lan, bezeroen interesa beti gogoan izanda.
Ez gara enpresa-talde bateko kide. Profesional-taldea da enpresaren jabea eta gure eskaintzak ez du interes-gatazkarik tarteko.
Konfidentzialtasun-konpromisoa geure eginda egiten dugu lan bezeroei haien interesak zaintzen dizkiegula bermatzeko.

 

Harro gaude egiten dugun lanaz eta bezeroek gurekin duten konfiantza eta gogobetetze maila handiaz. Haien iritzia da gure balio bereizgarriaren bermerik onena.

Satisfacción

IKEIn aintzatespen onena jasotako 10 alderdiren (15 etik) batez besteko balorazioa.
Bezeroek azken 10 ekitaldietan emandako datuetatik ateratako informazioa.

D kategoriako (kualifikaziorik handiena) kontsulta-enpresa eta zerbitzuetako enpresa moduan ageri da IKEI erregistro ofizialean.
-

IKEI enpresak bikaintasunezko kudeaketa-ereduaren arabera jarduten du, bezeroei emandako gomendioei jarraiki, eta AENOR eta IQNET erakundeek emandako ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak ditu. Gure bezeroei emandako zerbitzuak modu kontrolatuan, kalitate ziurtatuarekin eta fase guztien trazabilitatearekin egiten direla bermatzea da gure helburua. 


Era berean, sare eta elkarte hauetako partaide da edo horietan izena emanda dago IKEI (zuzenean edo taldea osatzen duten pertsonen bidez): 

> Strategic Planning Society (SPS, UK)
Strategic Management Society (SMS, USA)
> Capital & Corporate (IFAES)
> Capital-Riesgo.es
> European Council for Small Business an Entrepreneurship (ECSB, Finland)
> International Council for Small Business (ICSB, USA)

Horren guztiaren helburua, eskaintza osatzen duten gaietan, esperientzia praktikoa nazioarteko alderatzeak eginda osatzea da.