Zuzendaritzako aholkularitza

GURE BEZEROEN LEHIAKORTASUNA HANDITZEN DUGU ETA, abantaila irAUNKOR eta BEREIZGARRIAK SORTuz, haien  ERRENTAGARRITASUNA eta KAUDIMENA hobetzeko.
-

 

 

Gure jarduera enpresen zuzendaritzako bi mailetara zuzentzen dugu; batetik, zuzendaritza estrategikora (gobernua, zuzendaritza, estrategia korporatiboak eta negozio-estrategiak diseinatzea) eta, bestetik, zuzendaritza operatibora (antolaketaren optimizazioa, kudeaketa eta negozio-prozesuak, eta biei balioa eransten diegu –ikuspegi praktikoarekin–, gure bezeroen lehiarako posizioa hobetzeko eta haien negozio emaitzak handitzeko.

ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOA

Gobernua eta zuzendaritza (administrazio-kontseiluak / zuzendaritza-batzordeak)
> Kanpotik laguntzea; aholkulari gisa parte hartzea administrazio-kontseiluetan eta zuzendaritza-batzordeetan.
> Enpresen aldi baterako zuzendaritza (interim management); egoera konplexu edo berezietan dauden enpresen zuzendaritza eta kudeaketa lanak aldi batean egitea.
> Familia-enpresa: familiako protokoloa eta organo espezifikoak (familia-kontseilua) eratzea.

Estrategia eta lehiakortasuna
> Plan estrategikoak; helburuak eta jarduerak prestatzea enpresaren epe labur/ertaineko garapenerako, hazkuntza organikoa (operazioak) eta inorganikoa (M&A) lortzeko estrategiak zehaztuz.
> Negozio-planak; enpresa-unitate edo negozio-unitate berrien merkaturatzea bideratzeko eta babesteko gida gisa.
> Enpresen arteko itunak: eskaintza elkartua eta/edo osagarria duten enpresen artean aliantzak eta joint ventures delakoak diseinatzea eta gauzatzea.

OPERAZIOAK 
(Hazkuntza organikoa)

Antolaketa eta kudeaketa
Antolaketa-eredua/pertsonak eta parte-hartzea; antolaketak eta parte hartzeko ereduak berriro diseinatzea eraginkortasuna eta pertsonen inplikazioa lortze aldera.
Kudeaketa-eredua/aginte-taula (BS); kudeaketa sistemaren diseinu berria eta laguntzeko dokumentazioa (balanced scorecard ikuspegia erabilita).
Negozio-prozesuak optimizatzea; prozesuak berriro diseinatzea - salmenta, finantzak, ekoizpena...-, produktibitatea hobetzeko.

- Merkatuaren garapena
Merkatu-azterketak eta marketin-planak; merkatuen azterketa eta jardueren plangintza jarduera komertziala optimizatzeko..
Merkatua dibertsifikatzea / nazioartekotzeko planak; hazteko edo hedatzeko estrategiak aztertzea, zehaztea eta abian jartzea bezero berrietara eta/edo nazioarteko merkatura iristeko.

- Produktua garatzea
Produktuaren dibertsifikazioa (ikuspegi teknologikoa eta negozio-ikuspegia uztartuta); eskaintza eta  negozio-ildoak handitzeko eta dibertsifikatzeko estrategiak aztertzea, zehaztea eta gauzatzea.

 

IKEIrekin lankidetzan aritzea gure bezeroei honako hauek emateak justifikatzen du:

Ikuspegi profesional, objektibo eta independentea,

Ezagutza sakona enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan, askotariko enpresetan zuzendaritzako ardurak izan dituzten IKEIren taldeko kideekin

Sarbidea informazio-iturrietara eta nazioarteko esparruko estrategiari eta kudeaketari lotutako joerak sortzea (IKEIren lantaldeko pertsonak, SPS, Strategic Planning Society eta SMS, Strategic Management Society) delakoei lotuta daudenak)

Esperientzia zabala zuzendaritza estrategikoarekin eta operazioen zuzendaritzarekin lotutako proiektuak garatzeko eta ezartzeko lanetan (1.000 proiektutik gora garatu ditugu arrakastaz). Enpresa-jardueretako zenbait sektoreetan dugun gaitasunaren erakusgarri dira.

Aipatutako ezaugarri horiek zehazten dute IKEIk zuzendaritzako aholkularitzan duen eskaintza, eta kalitatea eta bereizgarri den izaera praktikoa nabarmentzen zaizkio.

GAIARI LOTUTAKO ARTIKULUAK

ZUZENDARITZAKO AHOLKULARITZA

Beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditugu

Aholkularitza
Sektore publikoa

Politika publikoei lotutako jarduerak eta kudeaketa ardatz hartuta (analisia, estrategia, kudeaketa, ebaluazioa), askotariko interesguneei begira (lurraldea; enpresak eta lehiakortasuna; gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra...).

Irakurri gehiago >

Corporate finance
M&A

Gure bezeroei laguntzen diegu haien estrategia korporatiboak gauza ditzaten. Zuzenean esku hartzen dugu corporate lanen kudeaketan eta lan horiek egituratzen dituzten fase guztietan egiten dugu lan.

Irakurri gehiago >

Lege eta zerga
aholkularitza

Gure aholkularitza zerbitzua lege eta zerga zerbitzuarekin osatzen dugu, estrategia eta eragiketa korporatiboak aurrera eramanez, lege egitura eraginkor baten menpe erakundeen garapena ziurtatzeko helburuarekin

Irakurri gehiago >